Pink Floyd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Josu (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
Baina [[LSD]]-rekin zituen arazoak direla eta, Barrett-ek buruko osasuna galtzen du, 1968.urtean bere lekua [[David Gilmour]]-i utziz. Taldea fase berri batean sartzen da orduan, Roger Waters-en lidertzapean, psikodelismotik rock sinfoniko eta esperimentalagoruntz aldatuz. Hurrengo lana, [[Ummagumma]] (1969) aldaketa horren adierazle garbia da.
 
1969 eta 1972ren artean Pink Floyd-ek gogor lan egiten du, [[Europa]] eta [[Amerika]]n zehar hamaika emanaldi eskainiz, 5 LP argitaratuz eta hainbat pelikulen soinu-banda eginez (''More'', ''Oscured By Clouds''...). Urte horietan taldeak bere musika estiloa sendotzen du, rock sinfoniko-espaziala, urteetako saio eta soinu esperimentuak burutu ostean, [[Ummagumma]] (1969) eta [[Atom Heart Mother]] (1970) lanetan somatu ahal direnak.
 
[[Meddle]] (1971) eboluzio horren gailurra da. Diskoaren gai nagusia, [[Echoes]], taldearen lanik gorena da, ordura arte bandak grabatu duen piezarik onena, akaso. Album hau mugarria izanen da Pink Floyd-en historian, eta hurrengo lanetarako joera markatuko du ([[The Dark Side of the Moon]], [[Wish You Were Here|Wish you were here]]...)