Eguraldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
25. lerroa:
Fenomeno [[meteorologia|meteorologiko]] ohikoak, [[meteoro (meteorologia)|meteoroez]] izenez ezagunak, ([[haize]]a, [[ekaitz]]ak, [[euri]]a, [[elur]]ra eta [[txingor]]ra) [[troposfera]]n jazotzen dira, hau da, [[atmosfera]]ren beheko partean.
 
Eguraldia nagusiki [[aire presio]]aren, [[tenperatura]]ren eta [[hezetasun]] desberdintasunen ondorioz gertatzen da. Desberdintasun hauek eguzkiak igorritako beroak eragindakoak dira batez ere, eguzki-izpien inzidentzia angeluak deberdinak baitira Lurraren puntu desberdinetan. Hau da, [[tropiko]]etatik zenbat eta urrunago egon, orduan eta beherago dago eguzki-angelua, eta horrek kokaleku horiek hozten ditu eguzki-izpi gutxiago jasotzen baititu azaleraren arabera<ref name=UNESCO/><ref>{{en}} [[NASA]]. [http://www.nasa.gov/worldbook/weather_worldbook.html World Book at NASA: Weather.] [https://web.archive.org/web/20101213184908/http://www.nasa.gov/worldbook/weather_worldbook.html Kopia artxibatua]. Kontsulta: 2008-3-10.</ref>. [[Lurburu]]en eta [[ekuatore]]aren arteko tenperatura-kontraste indartsuak [[zirkulazio atmosferiko]]ko zelulak eta [[jet stream]] haize-lasterrak sortzen ditu<ref name="Stimac">{{en}} John P. Stimac. [http://www.ux1.eiu.edu/~cfjps/1400/pressure_wind.html Air pressure and wind.] Kontsulta: 2008-5-8</ref>.
 
Bi faktore mota nagusiren arabera aldatzen da eguraldia denboran zehar. Urtearen iragaitzari lotua dagoen erregulartasun zikliko bat duten eragileek eragile multzo bat osatzen dute, eta multzo hori osatzen dutenen artean [[Eguzkia|Eguzkitik]] datorren energia da eragile nagusia. Erregulartasunik gabeko kausa zorizkoek osatzen dute, berriz, bigarren multzoa. [[Hodei]]ak dira multzo horretako adibide bat; troposferara iristen den energia kopuruan eragina duen gertaera maiztasun jakinik gabeko bat dira, alegia.