Erredundantzia (literatura): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Erredundantzia''' literaturan asko erabiltzen den hitzezko figura da. Oso prozedura estilistiko zabalaren iturburua da. Errepikapenetan oinarrituta, adierazkortasuna indartzen...»
(Ez dago alderik)

14:54, 26 otsaila 2021ko berrikusketa

Erredundantzia literaturan asko erabiltzen den hitzezko figura da. Oso prozedura estilistiko zabalaren iturburua da. Errepikapenetan oinarrituta, adierazkortasuna indartzen du iterazioaren bidez. Askotan ideia bera gordetzen du forma ezberdinen itxuraren azpian.[1]

Etimologia

Hitza Antzinako latinetik dator, redundare hitzatik alegia, gainezkatzea euskaraz.

Ezaugarriak

Erredundantziaren bidez pleonasmoa, errepikapena, anafora, tautologia, perisologia eta beste figurak sortzen dira. Sintaxi mailako prozedura da, ideia berridazten elkarren ondoan dauden bi perpausetan edo perpaus batean bi zatitan. Pleonasmoa denean perpaus zati bereko bi hitzetan errepikatzen da. Xabier Altzibarrek, Literatura Terminoen Hiztegian, [2] Txomin Agirreren adibidea Garoa eleberriaren hasiera aipatu du: "Ura zan gizona, ura!".

Bibliografia

Erreferentziak

  1. 237 or.
  2. 224 or.