«Camille Saint-Saëns»: berrikuspenen arteko aldeak

t
212.55.4.16 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (212.55.4.16 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
 
 
== Biografia ==
Sei urte zituela eman zuen bere lehen [[piano]] kontzertua. [[Jacques-Fromental Halévy]] eta [[Charles Gounod]]en ikasle izan zen, eta [[Gabriel Fauré]] eta [[André Messager]]ren piano irakasle. [[1871]]. urtean ''Société Nationale de Musique'' sortzen parte hartu zuen. Antzinako musikagilefrantses frantsesenmusikagileen, batez ere [[Jean-Philippe Rameau]]ren, aldezle sutsua izan zen. [[Franz Liszt|Liszten]] adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina. [[1881]]. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen [[Europa]]n, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], [[Hego Amerika]]n, Erdialdeko eta Ekialdeko [[Asia]]n.
 
[[1880]]. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, poema sinfonikoak, ''Onfaliaren gorua ''([[1871]]), ''Herkulesen gaztaroa'' ([[1877]]), eta ''Hil dantza'' ([[1874]]); bost kontzertu pianorako; ''Hirugarren sinfonia'' ([[1886]]) famatua; ''Animalien inauteria'' ([[1886]]) suitea; ''Sanson eta Dalila'' ([[1877]]) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga ([[1920]]), meza bat eta requiem bat.