Celia Brañas: berrikuspenen arteko aldeak

zientzilari galiziarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa}} '''Celia Brañas Fernández Miranda''' (A Coruña, 1880ko maiatzak 20 – A Coruña, 1948ko ekainak 12), zientzilari galiziarra,...»
(Ez dago alderik)

21:55, 24 otsaila 2021ko berrikusketa

Celia Brañas Fernández Miranda (A Coruña, 1880ko maiatzak 20 – A Coruña, 1948ko ekainak 12), zientzilari galiziarra, aitzindaria izan zen emakumea kultura zientifikora hurbiltzera.[1][2]

Celia Brañas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCelia Brañas y Fernández
JaiotzaCoruña1880ko maiatzaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCoruña1948ko ekainaren 12a (68 urte)
Familia
AitaGonzalo Brañas Sánchez-Boado
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria

Biografia

Gurasoak Consuelo Fernández Miranda eta Gonzalo Brañas Sánchez-Boado kazetaria, idazlea eta farmazeutikoa izan ziren. Bere anaia Gonzalo Brañas Fernández zientzilaria izan zen.[3] 1908an irakasle laguntzaile moduan hasi zen lanean A Coruñako irakasleentzako Eskola Normalean. 1911n, irakasle titularra bihurtu zen eta eskolaren zuzendari ere izan zen hainbat aldiz, 1946an erretiroa hartu zuen arte.[4]

1919an, A Coruñako Ikaskuntza Galegoen Institutuak antolatutako Ikasketa Galegoen Lehen Kongresuan parte hartu zuen Brañasek. Bertan proposatu zuen A Coruñan ikerketarako itsas biologia estazio bat sortzea eta nola egin ere azaldu zuen. 1920an lortu zuen Madrilgo Natura Zientzien Museoak itsas biologiari buruzko ikastaro bat antolatzea A Coruñan. Ikastaro horren ondorioa izan zen Pontevedrako Marín biologia estazioa sortzea 1932an.[3] 1922an bi hilabeterako dirulaguntza lortu zuen Ikasketak eta Ikerketa Zientifikoak Osatzeko Batzordearengandik (Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas, JAE), histologia praktikak egiteko Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionalean.[5] A Coruñako lanbide heziketaren patronatoaren kidea izan zen baita ere.[6]

Kanpoko loturak

Xoxé A. Fraga Vázquez. Celia Brañas Fernández. Consello da Cultura Galega. Xosé A. Fraga Vázquez La labor precursora de Celia Brañas Fernández en la incorporación de la mujer a la cultura científica 2016-02-22. Erakusketa: A ciencia ten nome de muller (Wikibooks)


Referencias