Daisy Sisters: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{lan infotaula}} '''''Daisy Sisters''''' Henning Mankellek 1982an idatzitako eleberria da. Ordfront argitaletxeak kaleratu zuen lehen aldiz. == Sinopsia == {{argumentua}}...»
(Ez dago alderik)

21:43, 24 otsaila 2021ko berrikusketa

Daisy Sisters Henning Mankellek 1982an idatzitako eleberria da. Ordfront argitaletxeak kaleratu zuen lehen aldiz.

Daisy Sisters
Jatorria
Egilea(k)Henning Mankell
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Ezaugarriak
Hizkuntzasuediera
Egile-eskubideakcopyrightduna

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hiru urtez gutunak elkarri bidali ondoren, baina sekula batak bestea ikusi gabe, Elna eta Vivi, hamazazpi urte eskaseko suediar gazteak, azkenean elkar ezagutuko dute. 1941eko uda beroan, Bigarren Mundu Gerra bete-betean, elkarrekin egingo dute bizikleta bidaia Suediako eta Norvegiako mugaraino. Oraingoz neutral azaldu da Suedia; Norvegia, ordea, tropa naziek okupatua da. Mundua zain dute, baina biek ez dakite bidean zehar bi militarrekin elkartzea zelako ondorio izango dituen haietako baten etorkizunerako. Biek amesten dute urruneko herrialdeetara bidaiatzea, askatasuna eta independentzia lortzea; laster, ordea, errealitate gordina nagusitu egingo da.