Gillotina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
osatzen
1. lerroa:
{{lanean|Txikillana}}
[[Fitxategi:Exécution de Marie Antoinette le 16 octobre 1793.jpg|eskuinera|thumb|300px|[[Marie Antoinette]]ren hilaraztea, 1793ko urriaren 16an]]
'''Gillotina''' heriotzera kondenatutakoei lepoa mozteko tresna zen, bi haberen artean erortarazten zen aho zorrotzeko xafla metaliko batez osatua.
4 ⟶ 5 lerroa:
== Historia ==
[[Frantzia]]n [[Frantziako Iraultza|1792ko iraultzan]] erabili zen gillotina, baina lehenago ere [[Eskozia]]n, [[Inglaterra]]n eta Europako beste herri batzuetan ezagutzen zen. [[Joseph-Ignace Guillotin]]ek ([[1738]]-[[1814]]) asmatu zuen. [[1792]]ko apirilaren 25ean ezarri zen Grève plazan. Hasieran ''Louisette'' izena eman zitzaion, edo ''Louison'', baina berehala jarri zioten gillotina izena, asmatzailearen deituragatik. Frantzian gillotinaren erabilerak aurrera egin zuen [[XX. mende]]an zehar, 1960. eta 1970. urteetan behera egin bazuen ere; [[1965]]etik [[1977]]ra zortzi heriotza zigor izan ziren, eta 1977koa izan zen azkena. [[1981]]eko irailean Frantziak heriotz-zigorra ezeztatu zuen, eta gillotinaren erabilera baztertu zuen.
 
== Gillotinaren erabilera Euskal Herrian ==
Izu Garaian, gillotina Euskal Herrian erabiltzen hasi zen. 1793ko urrian "askatasunaren zuhaitza" (izen hori ematen baizitzaion) Baionan ezarri zen, eta 1794ko irailean Donibane Lohitzunen.
 
Donibane Lohitzuneko gillotina gaurko Louis XIV enparantzan jarria izan zen, artean Askatasunaren Enparantza izendatua.
 
Donibane Lohitzunen exekutatu ziren zenbait pertsonaren izenak ezagutzen dira, hala nola Madeleine Larralde saratar gaztea, 1794ko irailaren 19an eho zuten, "Espainian zeuden Errepublikaren etsaiekin gutunak trukatzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|izena=Euskal Herria Lehen / Pays Basque|abizena=D'antan|izenburua=EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LA GUILLOTINE À SAINT-JEAN-DE-LUZ EN LABOURD AU PAYS BASQUE AUTREFOIS|data=2019-04-08|url=https://paysbasqueavant.blogspot.com/2019/04/la-guillotine-saint-jean-de-luz-en.html|aldizkaria=EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN|sartze-data=2021-02-23}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|30em}}
 
{{ lur | data=2018/11/27}}