Hilekoaren ziklo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aldatu dut
1. lerroa:
[[Fitxategi:MenstrualCycle2 eU.svg|thumb|350px|eskuinera|Hilekoaren zikloa]]
 
'''Hilekoaren zikloa''' edo '''ziklo menstruala''' emakumeengan eta [[primate]] [[eme]]engan elkarren segidako bi [[menstruazio|hilekoen]] artean dagoen denboraldia da, hots, hileko baten lehenengo eguna eta hurrengo hilekoaren lehenengo egunaren arteko denbora tartea. Emakumeengan denboraldi horren [[batezbesteko]]a 28 egunetakoa da.
 
== Faseak ==
 
=== Menstruazioa ===
{{sakontzeko|Menstruazio}}
 
Emakumeengan lehenengo menstruazioa 8 eta 16 urte bitartean agertzen da, aldakorra izanik latitude eta emakumearen arabera.
 
Menstruazioa edo hilekoa zikloaren lehenengo egunean gertatzen da. [[Endometrio]]a ([[umetoki]]aren barnean dagoen [[mukosa]]) kanporatzen da, [[odol]]arekin batera (odol-hodi ugari baititu). Odoljario horrek [[haurdunaldi]]aren eza agerian jartzen du.
 
Hilekoak 3 eta 5 egun arteko iraupena du, normala izanik ere 2-7 egun artekoa.
 
=== Aurre-obulazioa ===
 
Fase folikularra ere deitua, zikloaren 13. egunera iritsi ohi da. Obulutegi-folikulua ([[obulu]] duena) garatu egiten da, [[hipofisi]]ak askatzen duen [[Hormona folikulu estimulatzaile|FSH hormonaren]] eraginez. Aldi berean, folikuluak -garatzen den heinean- [[estrogeno]]ak ekoizten ditu (batez ere, [[estradiol]]), eta estrogeno horiek endometrioaren birsorkuntza bultzatzen dute. Estrogenoek ere FSHren ekoizpena inhibitu eta [[Hormona luteinizatzaile|LH hormonaren]] ekoizpena bultzatzen dute.