Zinedine Zidane: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Marseilla]]n «La Castellane»<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La vida de Zidane fuera del Real Madrid: el sueño americano de una pareja "normal"|hizkuntza=es|data=2016-05-28|url=https://www.elmundo.es/loc/2016/05/28/57486a30468aeb9a638b45fa.html|aldizkaria=ELMUNDO|sartze-data=2021-02-22}}</ref> auzoan hazi zen eta aita [[aljeriar]] jatorrikoa du. Frantziako lehenengo mailan 1989an egin zuen debuta. Handik hiru urtera Bordeleko [[Girondins de Bordeaux|Girondins]] taldean hartu zuten. Hala, gorantz hasi zen bere teknika paregabeari esker. 1994an final erdira iritsi zen Europako txapelketan eta urte horretan bertan Frantziako selekzioan hasi zen jokatzen. Bordeleko taldean egin zuen azken denboraldian [[UEFA Europa League|UEFAko Kopako]] finala galdu zuen [[FC Bayern München|Munich-eko Bayern]] taldearen kontra. Hala ere, talde horretan egin zuen lanari esker mundu osoan egin zen ospetsu. 1996an Turin-eko [[Juventus FC|Juventus]] taldera aldatu zen. 1996an Kontinente arteko Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen, eta 1997an eta 1998an Italiako txapelketa. 1998ko Munduko Kopan [[Frantziako futbol selekzio nazionala|Frantziako taldeko]] kapitain izan zen. 1998an Europako jokalari onenenari ematen zaion urrezko baloia eman zioten, eta Frantziako taldeko jokalari nagusietako bat izan zen Euro 2000. txapelketan. Frantziako taldearekin jokatu dituen 59 partidatan 16 gol sartu ditu.
 
2016an, Espainiako Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea izendatu<ref>{{Erreferentzia|abizena=RTVE.es|izenburua=Rafa Benítez entrenador Real Madrid Zidane|hizkuntza=es|data=2015-12-15|url=https://www.rtve.es/deportes/20151215/rafa-benitez-cesa-como-entrenador-del-real-madrid-zidane-sustituye/1273942.shtml|aldizkaria=RTVE.es|sartze-data=2021-02-22}}</ref> zuten eta 2018ra arte bertan egon zen.