Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
28. lerroa:
'''''Connemara gure bihotzetan''''' [[Julen Gabiria]] idazlearen eleberria da, [[2000]]. urtean argitaratua, [[Xabier Mendiguren Elizegi]]ren hitzaurreaz eta [[Nestor Zabala]]ren argazkiez hornitua. Liburua [[Elkar (argitaletxea)|Elkar]] argitaletxeak argitaratu zuen. Aurretik, [[1998]]an hain zuzen ere, [[Igartza Saria]] irabazia zuen. Formatu elektronikoan ere argitaratu da. Izenburua [[Irlanda]]ko mendebaldean dagoen [[Connemara]] eskualdetik datorkio.
 
Hariari dagokionean, Txema izeneko mutil gazte batek bere neska lagun Eider auto-istripu batean galdu berri du. Hura ahaztu nahi du baina ezin, gainera Eiderrek aurreko urtean [[Irlanda|Eirera]]ra egindako bidaiari buruzko egutegia eta diskete bat aurkitu ditu. Eiderren arimarekin bat egin eta bere buruarekin behin betiko bakean gelditzeko asmoz, neska lagunak Irlandan zehar egindako bidaia berregiten hasiko da.
 
Bidaia aurrera doala, egunkaria irakurri eta gertakizunak gertatu hala, hasiera batean Txemak Eiderreri buruz zituen aurreiritzi asko apurtu eta Txemaren txundidurarako neska lagunaren alde anbiguo ezkutuak ere agertuko dira. Txemak bere neska lagunak urte bat aurretik egin zuen bezala bidaia [[Dublin]] hiriburuan hasiko du eta gero, mapan erlojuaren noranzkoari jarraituz, Irlanda uharte osoa zeharkatuko du: [[Cork]], [[Kerryko konderria|Kerry konderria]], [[Dingle penintsula]], [[Clareko konderria|Clare konderria]], [[Galway]] hiria, [[Connemara]] eskualdea, [[Sligo]] hiria, [[Donegalgo konderria|Donegal konderria]], [[Derry]] hiria, [[Belfast]] eta hortik berriz ere Dublinera itzuliko da.
88. lerroa:
=== Derry, Belfast eta beste ===
 
Derryrako bidean, Txemak Euskal Herrira itzultzean Eiderrekin loturiko gauza guztiak botatzeko agindua egiten dio bere buruari. Derryn, Rociorekin gogoratzeko [[sarpen (sexualitatea)|txortan]] egiteko planak egiteaz gainera, Ralphi buruz gehiago jakiteko jakinminajakin-mina asetzeko bertako [[hemerotekaAldizkaritegi|aldizkaritegian]]n pasajoan den urteko egunkariak irakurtzen ditu. 1993ko uztaileko egunkarietan Lahincheko atentatuari buruz, non bost lagun hil ziren, irakurtzen du. Aurrerago, 1994ko apirilean, Eider hil baino zertxobait lehenago, Ralph edo hobe esanda, Ian Donnelley, nola atxilotu zuten irakurtzen du eta bere argazkia ere ikusten du, Jabirekin antz handia zuena. Eiderri buruzko aipamenen bat bilatzen du, baina ez du aurkitzen. Aterpetxean, ''Ralph'' pasahitza erabiliz Eiderren egunerokoaren azken zatia zabaltzen du.
 
Bertan, Eiderrek Ipar Irlandako mugako kontrol militarra pasatzeko larritasuna kontatzen du, baina dena ongi doa eta Ralphen Derryko etxera heltzen dira, auzo katolikoan dagoena, non Ralphekin maitasuna eginez bukatzen dituen Irlandan geratzen zaizkion azken egunak. Belfast Ralphekin bisitatu ondoren, hegazkina hartu eta Euskal Herrira itzultzen da. Bertan, sekulako egonezina erakusten du, Txemarekin eta lagunekin itxurak egin beharra eta Ralphekiko maitemina direla eta. Txemarekin oheratzen da, baina ez du ezer sentitzen. Hil berri den osabaren baserria hutsik geratu dela aprobetxatuz, Jabirekin ere oheratzen da, baina berarekin ere ez du ezer sentitzen. Txemarekin gezurretan ezin duela jarraitu badaki, baina urtetako harremana hausteko ezintasuna sentitzen du. Ralph berarekin egoteko dator Euskal Herrira eta baserrian egun batzuk pasatzen ditu, ezkutuan. Jabik berarekin sexu-harremanak bilatzen ditu, baina Eiderrek ez du nahi. Ralph joandakoan, haurdun dagoela konturatzen da, baina ez daki Txemarekin edo Ralphekin izan den. Ralphi telefonoz ematen dio berria eta abortatzeko esaten dio, baina Eiderrek umea izan nahi du. Ralph atxilotu egiten dutelako berria irakurtzen du Eiderrek, IRAren atentatuan parte hartu zuela jakin eta amorru bizia sentitzen du Eiderrek, engainatuta sentitzen baita. Azkenean, bizitzari ezin heldurik, bere buruaz beste egiteko erabakiaren berri ematen du bere egunerokoan, azken oroitzapena Txemari eskainiz.