2021eko Berako baso-sutea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+erref
6. lerroa:
Sua piztu zen egunean bertan [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Foru Aldundiak]] [[Irun]], [[Zarautz]] eta [[Legazpi|Legazpiko]] [[Suhiltzaile|suhiltzaileak]] mobilizatu zituen [[Endarlatsa]] ingurura, suteari aurre egiteko. Lehen orduetan ez zuten arrakasta handirik izan, egoera meteorologikoa etsai, ezin izan zituztelako helikopteroak mobilizatu. Suteak handitzen jarraitu zuenez, Irungo [[Bidasoa (Irun)|Bidasoa]] auzoko hogei bat baserri ebakuatu ziren eta [[N-121|N-121 errepidea]] moztu zen. Nafarroako Foru Aldundiak ere suhiltzaileak mobilizatu zituen eta Ibardingo zenbait etxebizitza hustu zituen. Nafarroan, suak Bera eta Lesakako udal lurretan eragin zuen gehienbat. Nafarroako Gobernuak Baso Suteetarako Larrialdi Planaren 2. maila aktibatu behar izan zuen eta [[Larrialdi Unitate Militarra|Espainiako Larrialdi Unitate Militarrari]] dei egin behar izan zion, sutea itzaltzen lagun zezan. Lapurdin ere suhiltzaileek parte hartu zuten suaren itzalketan, bereziki [[Larhun]], [[Xoldokogaina]] eta [[Ibardin]] aldean.<ref name=":0" />
 
2021eko otsailaren 21aren goizalderako, sua egonkortuta zutela adierazi zuten erakundeek, gau hartan egoerak hobera egin zuelako.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Paulo|abizena=Ostolaza|izenburua=Egonkortu da Bidasoako sutea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/193987/egonkortu-da-bidasoako-sutea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-02-21}}</ref> Alabaina, sutearen bi fokok aktibo zirauten egun hartarako. Egun hartan jakin zen, [[Baiona|Baionako]] suprefetaren eskutik, Lapurdin 96 suhiltzaileko taldea ari zela sua itzaltzeko lanetan eta 68 lagun sorotsi zituztela mendian.<ref name=":1" /> Suhiltzaileek adierazi zuten meteorologian zutela jarria arreta, otsailaren 21eko gauerako euria iragarri baitzen, zeina aproposa litzatekeen sua behin betiko itzaltzen laguntzeko.<ref>{{erreferentzia|urtea=2021|izenburua=Eguraldia igande honetan, otsailaren 21ean|argitaletxea=Europa Press|hizkuntza=eu|url=https://www.europapress.es/euskera/noticia-eguraldia-igande-honetan-otsailaren-21ean-20210221070536.html}}</ref> Berako Udaleko alkateak adierazi zuen ziurrena zela sua nahita piztua izatea<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Aitor Elixpuru [Berako alkatea] «Udaletxean seguru gaude sua nahita piztua izan dela»|hizkuntza=eu|data=2021-02-21|url=https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20210221/aitor-elixpuru-berako-alkatea-udaletxean-seguru-gaude-sua-nahita-piztua-izan-dela|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2021-02-21}}</ref>, [[Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea|Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde]] [[Josu Erkoreka|Josu Erkorekak]] ordea hori pentsatzea "ausartegia" zela adierazi zuen.<ref name=":1" />
 
== Erreferentziak ==