Txikipedia:Epidemia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Epidemia pertsona asko azkar kutsatzen dituen gaixotasun baten agerraldia da.Epidemia bat eremu zabal batean zabaltzen denean pandemia deitzen zaio.Epidemia eragiten duen gaixota...»
(Ez dago alderik)

16:29, 21 otsaila 2021ko berrikusketa

Epidemia pertsona asko azkar kutsatzen dituen gaixotasun baten agerraldia da.Epidemia bat eremu zabal batean zabaltzen denean pandemia deitzen zaio.Epidemia eragiten duen gaixotasuna pertsona batetik bestera pasa daiteke. Edo gizakia ez den zerbaitek eraman dezake jendearengana, intsektuek edo kutsatutako urak, adibidez.


Epidemia hilgarri asko izan dira historian zehar. Europan, XIV. mendean, izurritea izeneko gaixotasun batek 25 milioi pertsona inguru hil zituen. Izurrite Beltza izenarekin egin zen ezagun.Izurrite agerraldi txikiago batzuek jo Europako hiriak jo zituzten gutxi gora behera hurrengo 300 urteetan.1918-19 urteetan gripe hilgarri baten pandemia izan zen. 20 milioi pertsona baino gehiago hil ziren mundu osoan.


Gaur egun, epidemiak ez dira garai batean bezain sarri gertatzen. Gaixotasun hauen hedapena asko moteldu da bizi-ohitura garbiagoei eta medikuntzari esker. Baina esate baterako malaria eta kolera gaixotasunen epidemiak munduko zenbait lekutan ere gertatzen dira oraindik. HIESa izeneko gaixotasuna 1980ko hamarkadan agertu zen eta azkar hedatu zen, batez ere Afrikan.2003an SARS izeneko gaixotasun bat epidemia bihurtu zen. SARS Asian hasi zen eta hilabete gutxi barru zabaldu zen mundu osoan.2019an birus mota berri batek COVID-19 izeneko gaixotasun bat eragin zuen. Hilabete gutxi barru mundu osora hedatu zen.