Pareceres: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Pareceres» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

13:02, 21 otsaila 2021ko berrikusketa

Pareceres 1976an sortutako Uruguaiko pop musika taldea izan zen; haren jardunak 1980ko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuen.

Historia

Taldea 1976an sortu zuten Jorge Do Pradok, Carlos Rodriguezek eta Gabriel Do Pradok. "Pareceres" izena Cosquín hiriko jaialdi batera bidaian zirela sortu zen, Jorge Do Pradok eta Carlos Rodriguezek asmatua.

1979an agertu ziren taula gainean, Yamandú Pérez bateria- jolearekin (Gabriel Do Pradok lan istripua izan baitzuen, bi hatz galduz. 1983 urtearen hasieran Carlos Rodríguezen ordez Eduardo "Rulo" Nieves sartu zen. Hirukote hauekin erdietsi zuen taldeak arrakastarik handiena.

Azken estudioko grabazioaren partaideak hauek izan zen: Jorge Do Prado, Daniel Jacques, Gabriel Do Prado, Roberto Galletti, Renato Pavez eta Gabriel Landini.

Jorge Do Prado da taldearen formazio guztietan izan den bakarra eta interprete eta konpositore nagusia. [1] Bera Australiara joatearekin batera desegin zen taldea; han Do Pradok bakarkako ibilbidea jarraitu duelarik.[2]

Diskografia

  • Intimando ( Orfeo SULP 90642. 1981)
  • Pareceres (Orfeo SULP 90665. 1981)
  • Interpretaciones (Orfeo SULP 90685. 1982)
  • Sin un vintén (Orfeo SULP 90724. 1984)
  • De todas formas (Orfeo SULP 90809. 1986)
  • Antologia (Bizarro Records 3854-2. Bilduma , Pareceres eta Jorge Do Pradoren abestiekin osatutako diskoa. 2009)

Erreferentziak

  1. Se viene "Antología", el disco de Pareceres y Jorge Do Prado.
  2. (Gaztelaniaz) «Biografía de Jorge Do Prado» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).