«Berengela Nafarroakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Add 2 books for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20210219)) #IABot (v2.0.8) (GreenC bot
t (Bot: Semeno leinua kategoria Ximeno leinua-(e)ngatik ordezkatu)
(Add 2 books for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20210219)) #IABot (v2.0.8) (GreenC bot)
 
 
== Bizitza ==
[[Antso VI.a Nafarroakoa]]ren eta [[Antsa Gaztelakoa]]ren alaba zaharrena zen. Haren haurtzaro eta gaztaroari buruz ez dago datu zehatzik. 1185ean erregeak [[Elo|Monreal]] eman zion Berengariari.<ref>{{erreferentzia | izenburua=Queens Consort, England's Medieval Queens | url=https://archive.org/details/queensconsorteng00hilt | abizena=Hilton | izena=Lisa | orrialdea=[https://archive.org/details/queensconsorteng00hilt/page/142 142] | urtea=2008 | argitaletxea=Weidenfeld & Nichelson | isbn=978-0-7538-2611-9 }}</ref> Arrazoi diplomatiko eta dinastikoak kontuan izanik, 1190ean [[Leonor Akitaniakoa]]k bere seme [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotzaren]] eta Berengelaren arteko ezkontza hitzartu zuen. Ituna ospatzeko, oturuntza egin zuten [[Erriberri]]ko [[Erriberriko Errege Jauregia|Nafarroako Erregeen Jauregian]]<ref>{{erreferentzia | izenburua=Eleanor of Aquitaine, a Life | url=https://archive.org/details/eleanorofaquitai00weir | abizena=Weir | izena=Alison | orrialdea=[https://archive.org/details/eleanorofaquitai00weir/page/260 260] | urtea=1999 | argitaletxea=Jonathan Cape | lekua=Londres | isbn=0-345-40540-4 }}</ref>.
 
[[1191]]n Berengela printzesa [[Saladin I.a|Saladinoren]] aurkako [[Hirugarren Gurutzada|Gurutzadako]] ontzidian ontziratu zen, Siziliako erregina [[Joana Ingalaterrakoa (1165-1199)|Joanarekin]] batera (Rikardo Lehoi Bihotzaren arreba). [[Marseilla]]ko portutik 200 ontzi baino gehiago irten ziren, baina handik bi egunetara ekaitz batek multzoa banandu eta hiru ontzi [[Zipre]]ra iritsi ziren, Berengela eta Joana zeramatzana barne. Isaak enperadorea zen orduan uhartearen agintean eta ontzietako bidaiariak atxilotzeari ekin zion, hauek lurra zapaldu orduko. [[Palestina]]n zegoen Rikardo Lehoi Bihotzek egoeraren berri jaso eta hirutan eskatu zion enperadoreari atxilotuak aska zitzan. Berengela eta Joana itsasontzian ziren artean. Azkenean Ingalaterrako erregeak Isaaken kanpamendua eraso eta menpean hartu zuen enperadorea. Eta Rikardoren arrebak eta Berengelak Zipreko lurra zapaldu ahal izan zuten<ref name="irazusta">{{erreferentzia|izena=Nagore |abizena=Irazustabarrena |url= https://www.argia.eus/argia-astekaria/2057/erresuma-zapaldu-ez-zuen-erregina | izenburua= Erresuma zapaldu ez zuen erregina |sartze-data=2020-3-1 |argitaletxea= ''Argia'' astekaria, 2006ko urriak 8, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0, argia.eus}}</ref> Urte bereko [[maiatzaren 12]]an ezkondu ziren Rikardo Lehoi Bihotza eta Berengela, Zipren bertan, [[Limasol]]en. Egun berean erregeak koroatu zuen emazte berria. Nafarroako printzesa zen Ingalaterrako erregina berria. Ezkontzan, besteak beste, Bernard Lakarra Baionako apezpikuak hartu zuen parte<ref name="irazusta"/>.