«Sevillako bizargina»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Autoritate kontrola jartzea)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
Geltrude Righetti Giorgi [[kontralto]]a, Rosinaren papera egin zuen lehena izan zen, eta Almaviva kondearena, berriz, Rossinik berak, [[Manuel del Pópulo Vicente García]] tenore espainiar handiari eman zion.
 
Rossinik, denbora hau, oso denbora laburrean idatzi zuen, operaren kontratua, estreinatu baino bi hilabete lehenago soilik sinatu baiten. Handik urte askotara, Rossinik, hamahiru egunetan amaitu zuela zioen. Baina litekeena da [[Figaro]]ren gaiari jada buelta asko eman izana, opera idazten hasi zenerako.
 
Opera honen [[obertura]], sarri, kontzertuko lan bezala jotzen da. Bere izaera alai, barregarri eta umoretsuak, publikoa, psikologikoki prestatzen du, opera gertatzen den girorako. Rossinik berak, oberturako musika hau, lehenagoko bi operen obertura bezala erabili zuela ezagutzen da. Baina, betirako, opera honekin lotua geratu da, bere maisu lanetako bat. Obertura, [[Antonio Lopez de Santa Anna]]ren garaian, [[Mexikoko Armada]]ko gerra bandaren martxa bezala ere erabili zen. ''[[Largo al factotum]]'' [[aria (musika)|aria]] ere oso ezaguna da, Figarok kantatutakoa, eta honek, bere buruari, operan zehar ematen dion garrantzia adierazten duena.