Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20210219)) #IABot (v2.0.8) (GreenC bot
8. lerroa:
Lehen bi liburukiak [[Bordele]]n argitaratu ziren, [[1580]]an; [[1588]]an hiru liburuki argitaratu ziren [[Paris]]en, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa. Bere pentsamendua idazle klasikoengan oinarritzen da gehienbat, hauen inguruan hausnartu zuen, beren bizitzak deskribatu eta garai hartako gertakariak aditzera eman zituen. Montaigneren lehen garaian, autore klasikoak irakurtzeaz gain ([[Seneka]] eta [[Plutarko]], batez ere), [[eszeptizismo]]a eta [[estoizismo]]a sutsuki landu zituen. Azken garaian, [[epikureismo]]ak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da bere pentsamendu guztia. Gizakia aztertuko du gehienbat. [[Agnostizismo]] modernoaren aldera jo zuen, fede kristauaren dogmak zalantzan jarri ez bazituen ere.
 
Mendebaldeko autore askorengan eragin zuzena izan zuen, besteak beste [[Francis Bacon]], [[René Descartes]],<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=en|izenburua=At the Origins of Modern Atheism|urtea=1990|abizena=Buckley|izena=Michael J.|orrialdeak=|orrialdea=69|argitaletxea=Yale UP|ISBN=}}</ref> [[Blaise Pascal|Blasie Pascal]], [[Jean-Jacques Rousseau]], [[Albert Hirschman]], [[William Hazlitt]],<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=en|izenburua=William Hazlitt: Critic of Power|url=https://archive.org/details/williamhazlittcr00john|urtea=1978|abizena=Kinnaird|izena=John|orrialdeak=|orrialdea=[https://archive.org/details/williamhazlittcr00john/page/274 274]|argitaletxea=Columbia University Press|ISBN=}}</ref> [[Ralph Waldo Emerson]], [[Friedrich Nietzsche]], [[Stefan Zweig]], [[Eric Hoffer]], [[Isaac Asimov]], eta seguruenik [[William Shakespeare]]-ren azken lanetan ere.
 
Bere bizitzan zehar, Montaigne ezagunagoa izan zen politikagintzarengatik autore modura baino. Bere ''entseiuetan'' eguneroko anekdota eta buruhauste pertsonalez hitz egin izana estilo propiodun berrikuntza beharrean kalte modura ikusia izan zen, eta “neu naiz neure liburuaren gaia” deklarazioa, bere garaikideek norbereganako errukitze modura ikusi zuten. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Montaigne garai horretako zalantzen haragiztatze modura ikusia izango zen. Ezaguna da bere galdera eszeptikoarengatik, “''Que sçay-je''” (“Nik zer dakit?”, egungo frantsesera honela itzultzen da: ''que sais-je?'').