Txikipedia:Zeus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
9. lerroa:
Titanak behin mundua gobernatu zuten erraldoiak ziren. Kronosek, Zeusen aitak, jakin zuen bere semeetako batek suntsituko zuela. Hori ez gertatzeko, jaio eta berehala seme-alabak irensten zituen. Baina Zeus jaio zenean, Reak Kronos engainatu zuen; harkaitz bat irentsarazi zion, oihalez bildua, umetxoaren ordez, eta {{Txp|haitzulo}} batean ezkutatu zuen. Hazi zenean, Zeusek gerra bat zuzendu zuen titanak boterea uztera behartzeko. Hamar urteren ondoren, anaien laguntzarekin, Zeusek gerra irabazi zuen, titanak Tartarora (infernura) bidali zituen eta jainko nagusi bihurtu zen.
 
Zeusen emaztea Hera jainkosa zen. Harreman ekaiztsua izan zuten. Zeus beste jainkosa eta emakume askorekin maitemindu zen, eta Hera oso jeloskor jartzen zen. Zeus emakume berri batengana hurbiltzen zenean, askotan animalia baten itxura hartzen zuen, adibidez, zisne bat edo zezen bat. Zeus haur askoren aita zen, {{Txp|Apolo}} eta Ares jainkoak eta Artemisa eta {{Txp|Atenea}} jainkosak barne.
{{Txikipedia interwiki}}
 
[[Kategoria:Txikipedia]]