Automobil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aortizpinedo wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
12. lerroa:
[[Fitxategi:Benz_auto.jpg|thumb|Benz Auto, 1886]]
Aurreneko auto antzekoak lurrinez mugitutako [[ibilgailu]]ak ziren, XVIII. mendean, baina XIX. mendera arte ez zuten asmatu [[barne-errekuntzako motor|eztanda motorra]], eta 1895ean eman zioten lehenbiziko patentea gasolina auto modernoari, Estatu Batuetan. Zehatzago, [[1891]]ko irailaren 20an [[gasolina]]rekin zebilen lehen autoa irten zen [[Springfield (Illinois)|Springfielden]] ([[Massachusetts]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), baina [[1896]]an hasi ziren saltzen. XX. mendean garatuz joan da, abiadura, irismena, kontsumoa, segurtasuna eta abar hobetzeko.
 
''LURRUNEZKO ETAPAK''
 
''Nicolas-Joseph Cugnot (1725-1804), idazle eta asmatzaile frantziarrak eman zuen lehen pausoa, bi zilindroko motor bertikalarekin eta 50 litroko desplazamenduarekin lurrunezko ibilgailua erakitzerakoan. 1770. urtean bigarrengo bat eraiki zuen, lehenengoa baino handiagoa eta 4,5 toneladako pisua mugitu zezakeena 4km/h-ko abiaduran. Ibilgailua modu egokian manipulatzea ezinezkoa zelako, pareta bat jo eta erortzea eragin zuen istripu bat gertatu zen; historiako lehen auto-istripua, hain zuzen. Cugnotek hirugarrengo bertsio bat eraikitzeko denbora ere izan zuen 1771an, gaur egun Parisko Teknologia Museo Nazionalean aurkitzen dena.''
 
''1784an William Murdoch-ek lurrunezko bagoi bat eraiki zuen. Lehen ibilgailu hauetan, esku balazta, engranajeak eta bolantea bezalako berrikuntzak garatu ziren.''
 
''1838an, Walter Hancock-ek lurrunarekin elikaturiko lau eserlekuko faeton izeneko ibilgailua eraiki zuen. Bere eraikuntza hau historiako lehen taxietako bat izan zen. “Era”, “Enterprise”,”Sun” eta “Automaton” ekin batera animaliarik gabeko garraio publikoaren aroa hasi zen Londresen. Frantzian, Le Mansen, lurrun-propultsiozko automobilgintza industria garatu zuten Bollée anaiek. Bidaiarien garraiorako ibilgailuak seriean egiten hasi ziren. Ibilgailu horiei "L'Obéissante", "La Mancelle", "La Marie-Anne" eta "La Rapide" izenak eman zizkieten. Azken honen kasuan, gidari bakarrak mugi zezakeen eta orduko 62 kilometroko abiadura har zezakeen.''
 
''Lurrunezko ibilgailuen arazoetariko bat galdara berotzea zen, eta horregatik eraikitzaileak ordezko likido bat topatzen ahalegindu ziren; Joseph Wilkinson eta Joseph Ravel besteak beste.''
 
''PETROLIO-ERREGAIAK''
 
''1815ean Josef Bozekek olioz hornituriko motorra zuen ibilgailua eraiki zuen.''
 
''Etienne Lenoir belgikarrak 1860 inguruan ikatz-gasarekin elikaturiko auto bat martxan jartzea lortu zuen. Bere patentean ordurarte ezagutzen ez ziren berritasunak aipatzen ziren, adibidez, aire- erregaiaren nahasketaren pizte elektrikoa.''
 
''1876an Alemanian Nicolaus Otto-k lau aldiko lehen motor praktikoa eraiki eta patentatu zuen Lenoir-ren bi aldiko motor sistema oinarri ibiliz, eta horren printzipioa 1886an Beau de Rochas frantziarrak adierazi zuen.''
 
''1870. urte inguruan, Vienan, Siegfried Marcus asmatzaileak gasolinan oinarritutako barne-errekuntzako motorra erabiltzen zuen ibilgailua asmatu zuen, “Marcusen lehen autoa” izenarekin ezagutzen dena. 1883an, Marcus-ek behe tentsioko pizte sistema patentatu zuen, ondorengo ereduetan ezarriko zena.''
 
''1879an Georg Baldwin Seldenek, Estatu Batuetan, 549.160. patentea aurkeztu zuen, eta horrek bi aldiko motorra duten gasolina automobilen eraikuntza deskribatzen du xehetasun guztiekin. 1895. urtera arte baieztatu ez bazen ere, eta 1899. urtera arte ibilgailu bat egin ez bazen ere, hainbat onodorio eragin zituen horietariko bat, horrelako ibilgailuak eraiki nahi zituzten ekintzaile guztiak baimendutako elkarte batean sartzea hori guztia aldarrikatzeko.''
 
''Gasolinadun lehen autoak modu independentean lan egiten zuten ingeniari alemaniarrek garatu zituztela onartu ohi da: 1885ean Mannheimenen, Karl Benz-ek bere lehen modeloa (Benz Patent-Motorwagen) eraiki zuen.''
 
''Bertha Benz-ek bere senarraren asmakuntzaren potentziala erakusteko 106 km egin zituen.''
 
== Funtzionamendua ==