Jon Krakauer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
== Kazetaritza ==
[[Fitxategi:Jon_Krakauer_in_2009.jpg|thumb| Krakauer 2009an]]
Krakauerri idazle gisa zuen ospearen zati handi bat ''Outsider''entzat egindako kazetari lanetik datorkio. 1983ko azaroan, lanaldi partzialeko lana utzi eta lanaldi osoko idazle bihurtu zen. Bere mendizaletasun lanaz gain, idazle autonomo bezala bete zituen gaiak askotarikoak ziren; bere idatziak ''Architectural Digest, [[National Geographic (aldizkaria)|National Geographic Magazine]], [[Rolling Stone]]'' eta ''[[Smithsonian Institution|Smithsonian]]''en ere agertu dira. Krakauerren 1992ko liburuak, ''Eiger Dreams''ek, 1982 eta 1989 artean idatzitako bere artikulu batzuk biltzen ditu.
 
''Outsider''entzat lanean ari zela, Krakauerrek artikulu bat idatzi zuen Everestera igo zenean, bi espediziotan zentratuta: berea, [[Rob Hall]]<nowiki/>ek zuzendua, eta bestea, [[Scott Fischer]]<nowiki/>rek zuzendua; biek arrakastaz gidatu zituzten bezeroak tontorrera, baina zailtasun handiak izan zituzten jaitsieran. Ekaitzak eta, bere ustez, bi taldeetako gidarien hautu arduragabeek heriotza batzuk eragin zituzten, horien artean bi gidari nagusiena. Krakauerrek sentitu zuen kontakizun laburrak ez zuela gertakizuna zehatz azaltzen, eta bere hasierako adierazpenak argitu zituen, bereziki Andy Harrisen heriotzarekin zerikusia zutenak, ''[[Into Thin Air]]'' liburuan, bizirik atera ziren beste pertsona batzuekin egindako elkarrizketa luzeak zituena.
26. lerroa:
 
==== ''Into the Wild'' ====
''[[Into the Wild (liburua)|Into the Wild]]'' liburua 1996an argitaratu zen eta bi urtez [[The New York Times]]-eko salduenen zerrendan egon zen. Liburuak Christopher McCandlessen bidaiak dokumentatzen dituen narratiba ez-lineal bat erabiltzen du, ekialdeko kostaldeko familia aberats bateko gazte bat, 1990ean, Emoryko Unibertsitatean graduatu ondoren, bere banku-kontuko diru guztia ($24,000) Oxfam ongintzazko erakunde humanitarioari eman ziona, bere burua "Alexander Supertramp" izenez birbataiatu zuena eta bidaia bati ekin ziona. McCandlessen gorpuzkiak 1992ko irailean aurkitu ziren; gosez hil zen [[Alaska|Alaskan]], Stampede Trailen, Wentitika lakutik gertu, Denali Parke Nazionalean eta Erreserban. Liburuan, Krakauerrek McCandlessen eta bere esperientzien, eta beste abenturazale batzuen esperientzien arteko paralelismoak ezartzen ditu. [[Into the Wild|Into The Wild]] izen bereko film batera egokitu zen, 2007ko irailaren 21ean estreinatu zena.
 
==== ''Into Thin Air'' ====
1997an, Krakauerrek Outsider aldizkarirako egindako artikulua liburu bihurtu zuen, ''[[Into Thin Air]]''. Liburuak eskalada taldeen esperientziak eta [[Everest|Everesteko]] mendizaletasunaren egoera orokorra deskribatzen ditu. Outsider aldizkariak kazetari bezala kontratatua, Krakauerrek 1996ko Everesteko eskalada talde baten bezero bezala parte hartu zuen, [[Rob Hall]]<nowiki/>ek zuzendua, 1996ko Everest mendiko hondamendian baja handienak jasan zituen taldea. Liburuak [[The New York Times]] egunkariko liburu ez-fikziozkoen zerrendako lehen postua lortu zuen, [[Time|Time aldizkariak]] "urteko liburu" izendatu zuen eta 1998ko Pulitzer ez-fikziozko sarirako aintzat hartutako hiru liburuen artean egon zen. The American Academy of Arts and Letters 1999an Literatura Akademiaren sari bat eman zion Krakauerri bere lanarengatik, eta idazleak "ikerketa kazetaritzaren tradiziorik finenaren irmotasuna eta kemena idazle berriaren sotiltasun eta zorroztasun sakonarekin uztartzen ditu. Everesteko igoeraren kontakizunak eskaladaren eta inoiz kirol erromantikoa eta bakartia izan zenaren merkaturatzearen ebaluazio orokorra ekarri du ".
Liburuak [[The New York Times]] egunkariko liburu ez-fikziozkoen zerrendako lehen postua lortu zuen, [[Time|Time aldizkariak]] "urteko liburu" izendatu zuen eta 1998ko Pulitzer ez-fikziozko sarirako aintzat hartutako hiru liburuen artean egon zen. The American Academy of Arts and Letters 1999an Literatura Akademiaren sari bat eman zion Krakauerri bere lanarengatik, eta idazleak "ikerketa kazetaritzaren tradiziorik finenaren irmotasuna eta kemena idazle berriaren sotiltasun eta zorroztasun sakonarekin uztartzen ditu. Everesteko igoeraren kontakizunak eskaladaren eta inoiz kirol erromantikoa eta bakartia izan zenaren merkaturatzearen ebaluazio orokorra ekarri du ".
 
Krakauerrek liburu honen irabaziekin "Everest '96 Memorial Fund"ri lagundu dio Boulder Community Foundationen barruan, hildako eskalada-lagunen omenez sortu baitzuen.