«Laura Gallego García»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Laura Gallego García''' ([[Quart de Poblet]], [[Valentziako Erkidegoa]], [[1977]]ko [[urriaren 11]]) [[gaztelania]]zko idazlea da, haur eta gazte literaturakoa, gai fantastikoetan espezializatua. Filologia Hispanikoaren gradua burutu zuen Valentziako Unibertsitatean.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Biografía|hizkuntza=es-ES|url=https://www.lauragallego.com/biografia/|aldizkaria=Laura Gallego - Oficial|sartze-data=2021-02-15}}</ref>
 
== Biografia ==
Laura Gallego oso txikitatik hasi zen ipuinak idazten bere eskolako lehiaketetan parte hartzeko. Hamaika urte zituela, bere lagun batekin, Miriamekin, hasieran fantasiazko ipuin bat izango zena idaztea erabaki zuen. Bien artean egin zuten eta lan horretan hiru urte aritu ziren. Liburu horri ''Zodiaccía, un mundo diferente'', deitu zioten. Liburu hau neska txiki bati buruzkoa da. Neska honek uharte magiko batera bidaiatzen du, eta bertan dena oso arraroa da, horoskopoarekin zerikusia duelako. Inoiz ez zen publikatu, baina Laurak gordeta dauka bere etxean. Liburu hau idazten amaitu zuenean idazle izan nahi zuela erabaki zuen.<ref name=":0" />
Bere nerabezaroan hainbat liburu idatzi zuen, baina [[hobbie]] moduan hartu zuen, ez zuelako bere liburuak argitaratzea lortzen. Nerabea zela idatzi zituen liburuak hauek dira:
* ''Zodiaccía, un mundo diferente''