Monotremata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
14. lerroa:
}}
 
'''Monotremak''' ([[greziera]]tik μονός ''monos'' "bakarra" + τρῆμα ''trema'' "zulo", [[kloaka]]ri erreferentzia eginez) [[Prototheria]]ren barruan bizirik dauden [[ugaztun]] bakarrak dira. Kumeak bizirik [[erditze|erditu]] ordez arrautzak jartzen dituztendituzte. Gaur egun [[Australia]] eta [[Ginea Berria]]n baino ez dira bizi, nahiz eta behinola askoz hedapen handiagoa zutenaren datuak dauden. [[Ornitorrinko]] eta [[ekidna]]k dira espezieak.
 
Monotrema ugaztunen klaseko Monotremata ordenako animaliez esaten da. Gaur egun bizi diren espezieak dituen prototerioen subklaseko ordena bakarra da. [[Uzki]]tik kanporatzen dituzte digestioaren hondakinak eta gernua. [[Arrautza (biologia)|Arrautzez]] ugaltzen dira; emeek hartarako eratzen zaien martsupio edo zaku-antzeko batean berotzen dituzte arrautzak. Ez dute benetako ugatzik, baina [[esne-guruin]]ak badituzte. Muturra moko-itxurakoa, zapala eta hezurtsua dute. Bi familia hartzen ditu, ornitorrinkidoak eta takiglosidoak (edo ekidnidoak).