Matxismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Neutraltasuna}}
{{HezkuntzaPrograma|Emakumea eta generoa}}
'''Matxismoa''' gizarte harremanetan [[gizon]]aren nagusikeria adierazten duten jarreren multzoa edo sexismoa da, aldi berean [[emakume]]ak gutxietsiz. Jokabide hori ohartuki edo kulturaz zein hezibidez ikasita oharkabean gerta daiteke, eta gizonek praktikatu ohi dute, baina emakumeen jokabideei eragiten die, haiek ere jarrera matxistak hartzearen bidez.
 
Matxismoak generoen rol banaketa argi eta zurrun bat aldezten du, gizon eta emakume bereiziz, eta emakumeei emozionaltasuna, etxeko zaintza eta garbiketa lanak eta gizonen sexu gozamenaren ardura egotziz; gizonari, berriz, arrazionaltasuna, esfera publikoa eta irmotasuna, eta horregatik gizarte eta ekonomia abantaila batzuk aitortzen zaizkio.