Txikipedia:Foro (Antzinako Erroma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= '''Foro (Antzinako Erroma)''' = Foroa antzinako Erromako hirietako topaleku bat zen. Eremu irekia zen, eta eraikin publiko eta zutabe errenkadaz inguratuta zegoen. Erromatar...»
(Ez dago alderik)

20:59, 14 otsaila 2021ko berrikusketa

Foro (Antzinako Erroma)

Foroa antzinako Erromako hirietako topaleku bat zen. Eremu irekia zen, eta eraikin publiko eta zutabe errenkadaz inguratuta zegoen. Erromatar munduan zehar zegoen hedaturik, baita gaur egun Israel eta Libano diren lekuetan ere.


Foroa bi motatako topaleku grekotatik garatu zen: agora (plaza eta merkatua) eta akropolia (hirietako eraikin eta tenplu asko zituen erdigunea). Hala ere, erromatar foroak grekoak baino antolatuago eta ordenatuago zeuden.


Fororik garrantzitsuena Erromakoa izan zen. Erromako Foroa erromatar bizitzaren erdigunea izan zen, baita bilera, justizia auzitegi eta gladiadoreen arteko guduen tokia ere. Dendaz eta aire zabaleko merkatuz beteta zegoen. Erromako tenplu eta monumentu garrantzitsuenetako asko foroan zeuden. Egitura hauetako batzuk oraindik zutik daude, adibidez: Vestaren tenplua, Saturnoren tenplua, Titoren arkua eta Kuria (Senatuaren etxea).


Beste foro bat eraiki zen Erroman, K.o. I. mendean. Trajanoren foroa deitzen zen, eta hainbat eraikin, patio eta denda ilaraz eta merkatu handi batez osatuta zegoen. Erromako hiri-plangintzaren lorpenik handiena izan zen, askoren ustez.