Beotibarko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 2 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
23. lerroa:
Hori zela eta, Anayko bizkondea eta orduko [[Nafarroako Erresuma]]ren erregeordea zen Ponce Morentaynakoak soldadu talde bat prestatu zuen [[Tolosaldea]] erasotzeko. [[Gaskoinia|Gaskoi]] eta nafarrez osatutako talde hark [[Berastegi]] hartu eta erre zuen. Hortik [[Tolosa]]ra jo eta Beotibar izeneko haranean Larreako jauna zen Gil Lopez Oinazkoa, [[oinaztar]] gipuzkoarren buruzagia, topatu zuten. Gipuzkoarrek inguruko mendietan posizioak hartuta zituztenez, harriak botaz abangoardia banatu eta etsaia eraso zuten.<ref>[http://historiadeguipuzcoa.blogspot.com/2007/09/la-batalla-de-beotibar.html Historia de Guipúzcoa: La batalla de Beotibar]</ref> Bururik gabe, nafarrek atzera egin zuten, eta galera asko izan zituzten. Erorien artean nafar noble asko zeuden, eta gipuzkoarrek Martin Aibarkoa erret-zutoihalaren alfereza harrapatu zuten.<ref name=aunamendi>[[Bernardo Estornes|Bernardo ESTORNÉS LASA]]: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/25419 «Batalla de Beotibar»], Auñamendi Entziklopedia.</ref>
 
Gudularien kopuruak oso manipulaturik argitaratu izan dira Gipuzkoa aldean urte askoan: Gaztelako Erresumaren aldeko kronisten arabera, Gaztelako Erresumaren aldekoak 800 gipuzkoar ziren, eta Nafarroako Erresumaren aldekoak 70.000raino nafar, gaskoi eta frantses.<ref name=aunamendi/> Hala ere, Nafarroako Erresumaren aldeko gudarien kopurua biziro puztu zuten Gaztelaren aldeko kronista haiek, Gaztelaren aldeko indarrek lortutako garaipenari loria eta aintza emateko asmoz; Nafarroako Artxibo Nagusian gorde diren dokumentuen arabera, nafar indarrak 2 [[ibar-jaun]], 19 zaldizko eta 215 oinezko ziren (guztira, 236 besterik ez, alegia).<ref name=LuisZavala>Luis ZAVALA FERNÁNDEZ DE HEREDIA: [https://web.archive.org/web/20110929025938/http://www.archivozavala.org/Castillo_gorriti/GORRITI-b.pdf ''El castillo de Gorriti''], egilea editore.</ref>
 
== Gaur egun ==
Gudua gogoratzeko, [[Tolosa]] aldean, [[Joan Bataiatzailea|San Joan Bataiatzailea]] bere zaindariaren egunean, [[bordon dantza]] eta erromeria egiten dituzte.<ref>[https://web.archive.org/web/20091213170756/http://www.gaztedi.net/gipuzkoa.html Gaztedi Dantzari Taldearen webgunea]</ref> Tolosako [[Alarde]]a ere esaten zaio ospakizun horri.
 
[[Klaudio Otaegi]] [[zegama]]rrak Beotibarko gudua olerkia osatu zuen 19. mendean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Bilketa|izenburua=Beotibarko gudua, Claudio de Otaegui, 1888|hizkuntza=eu-es|url=http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/testu-hautatuak/651-beotibarko-gudua-claudio-de-otaegui-1888|aldizkaria=www.bilketa.eus|sartze-data=2018-02-23}}</ref>. 20.en mendean [[Lourdes Iriondo]]k eta [[Aire Ahizpak|Aire Ahizpek]] egokitu zuten olerki hori abesti gisa, eta baita geroago (1993an) [[Benito Lertxundi]]k ere ''[[Hunkidura Kuttunak II]]'' diskoan ''Beotibar'' izenburuarekin.<ref>[http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/beotibar/ musikazblai.com: Beotibar]</ref> Halabaina, lehen ahapaldian, Otaegik ''"etsaiak gure oinetan"'' idatzi zuen tokian (Beotibarko galtzaileak nafarrak izan zirela aipatu gabe uzteko), Lertxundik ''"frantsesak gure oinetan"'' kantatu zuen, beste esangura baten bila.