Benedikto XVI.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
52. lerroa:
2005eko apirilaren 19an aukeratu zuten [[Joan Paulo II.a]]ren ondorengo izateko<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]| izenburua= Ratzinger aukeratu dute aita santu eta Benedikto XVI.a izena hartu du|url=http://www.berria.info/albisteak/9208/ratzinger_aukeratu_dute_aita_santu_eta_benedikto_xvia_izena_hartu_du.htm|data=2005-4-20}}</ref>. Askoren arabera, Ratzingerrek [[Vatikanoko II. kontzilioa|Vatikanoko II. Kontzilioaren]] aurreko eliza-antolaketa ekarriko zuen eta gai batzuetan ([[abortu]]a, [[homosexualitate]]a, [[dibortzio]]a, [[eutanasia]]...) elizaren jarrera asko gogortuko zen. Hala ere, bere defendatzaileen arabera, Ratzingerrek Elizatik kanporatu zuen bakarra [[Marcel Lefebvre|Lefebvre]] gotzain ultrakontserbadorea izan zen, eta horregatik gezurtatu egiten duten Benedikto XVI.aren ustezko izaera kontserbadoreegi hori.
 
Orain arte hiru entziklika kaleratu ditu, ''Deus Caritas est'' (euskaraz, ''Jainkoa maitasuna da'')<ref>[https://web.archive.org/web/20071202215038/http://www.elizagipuzkoa.org/home/dokumentuak/boletinak/Deus%20caritas%20est.pdf ''Deus Caritas est'' entziklika]</ref>, ''Spe Salvi'' (''Itxaropenak salbatuak'')<ref>[http://www.elizagipuzkoa.org/home/dokumentuak/boletinak/Spe%20Salvi-ENTZIKLIKA.pdf ''Spe Salvi'' entziklika]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref> eta ''Caritas in Veritate''. Lehenengoan, Jainkoaren maitasuna deskribatzen du. Jainkoak bideratutako salbamen historian maitasunak izan duen eta gaur egun duen garrantzia azpimarratzen du. Era berean, gizarte justizia lortzeko karitatearen eta maitasunezko zerbitzuaren beharra adierazten du.
 
''Spe Salvi'' entziklika [[2007]]ko [[azaroaren 30]]ean argitaratu zuen. [[Kristautasun|Kristauen]] itxaropena du gai nagusi. Bertan esaten denez, itxaropena duena beste era batera bizi da, bereziki bere bizitza hutsean geldituko ez dela badakielako. Teknika berriek gizakien bizitza hobetu duten arren, ez dute salbamenik ekartzen, sarri menpetasun eta gaitz gehiago baizik. Aldiz, [[Jainko]]aren justiziarengan itxaropena izateko dei egiten digu: Jainkoak ezin dio azken hitza injustiziari utzi. [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesusek]] Aitarekin harremanetan jartzen gaitu eta harreman hori da mundua hobetzeko bide eraginkorra. Konfiantza horrek egiten du gizakia askeago.