Batuketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-www.elhuyar.org +www.elhuyar.eus)
Rescuing 0 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
1. lerroa:
[[Fitxategi:Addition01.svg|eskuinera|thumb|120px|3 sagar eta 2 sagar batera jartzen dira. Batuketaz, 5 sagar daude: 3 + 2 = 5.]]
 
[[Matematika]]n, '''batuketa''' <ref> '''Gehiketa''' termino okerra ere erabili ohi da batuketa adierazteko. Ikus [http://amaraberri.org/files/38abef.pdf Amara berriko Egunkaria]. Agian gaztelerazko ''adición'' kontzeptua itzultzeko ere erabili da ([http://www.elhuyar.eus/elhuyar_aldizkaria/pdf/Elhuyar-01-03.pdf Zenbaki arruntak; eragiketak]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, Elhuyar Aldizkaria.).</ref> kopuru bi edo gehiago batera jartzean sortzen den ''batura'' zenbatu edo kalkulatzeko eragiketa [[aritmetika|aritmetikoa]] da. '''+''' (''gehi'') ikurraren bitartez adierazten da batuketa. Batuketan parte hartzen duten [[zenbaki]]ak ''batugaiak'' dira. Batuketaren emaitzari ''batura'' deritzo. Batuketa egiten denean, ''batu'' egiten dela esaten da.
 
Adibidez, alde batetik 3 ale eta bestetik 2 ale batera jartzen badira, batuketaren emaitza edo ''batura'' 3+2=5 (''hiru gehi bi berdin bost'') da.
 
Batuketa egin ahal izateko, batugaiak jite berekoak izan behar dira, batugaiak diren zenbakiak era abstraktuan hartzen ez badira behintzat. Adibidez, 3 [[katu]] eta 4 [[euro]] ezin dira batu <ref>[http://www.elhuyar.eus/elhuyar_aldizkaria/pdf/Elhuyar-01-03.pdf Zenbaki arruntak; eragiketak]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, 10 orr., Elhuyar Aldizkaria.)</ref>.
 
Kopuruez gainera, batuketa era guztietako zenbakietan erabil daiteke: [[zenbaki arrunt|zenbaki naturalak]], [[zenbaki oso]]ak, [[zenbaki arrazional|arrazional]], [[zenbaki erreal|erreal]] eta [[zenbaki konplexu]]ak eta haiei elkarturiko egiturak, [[polinomio]]ak kasu.