«Alternatiba Demokratikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
t (Autoritate kontrola jartzea)
(Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8)
 
'''Alternatiba Demokratikoa''' [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] [[1995]]eko apirilean euskal gatazkaren konponbiderako zabaldu zuen proposamena zen. Testuak [[KAS Alternatiba|KAS alternatiba]] gaurkotu eta ordezkatzen zuen [[Euskal Herria]]ren onarpenerako gutxieneko baldintza zerrenda bezala. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] Espainiako Gobernuari egindako proposamena hiru baldintzatan laburbil daiteke: euskal lurraldetasunaren onarpena, burujabetasuna [[Euskal Herria]]ri dagokiola onartzea, eta autodeterminazio eskubidea. Alternatiba honen onarpenak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] iharduera militarraren etetea ekarriko zukeen.
 
[[Espainia]]ko Gobernuak, une horretan [[Felipe González]] ([[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]]) buruan zela, ez zuen aintzat hartu Alternatiba, erakunde armatuekin ez negoziatzeko bere jarrerari eutsiz, eta gainera aldarrikapenen zabalpena eragozten saiatu zen. ETAk iragarritako [https://web.archive.org/web/20070305010639/http://video.google.com/videoplay?docid=4493646568815966134&pl=true zinta] bat Euskal Herri osotik zabaldu zen eta milaka pertsonek ikusi zuten emanaldi publiko zein pribatuetan.
 
[[1996]]ko hauteskunde orokorretarako kanpainan [[Herri Batasuna]] hauteskunde publizitaterako zegozkion espazioak baliatuz [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] proposamena zabaltzen saiatu zen, bere iragarkietan bideotik ateratako irudiak gehituz. Telebistek uko egin zioten bideo hau zabaltzeari eta [[Herri Batasuna]]k beste bat bidali zuen, pantaila beltzaren gainean "Zentsuratua" leloa baino ez zeukana. Bideo hau zabaltzeko erabakian guztiek parte hartu ez arren [[Herri Batasuna]]ko [[Mahai Nazional]]eko kide guztiak espetxeratuak izan ziren erakunde armaturekiko parte hartzea leporatuta.