Adingabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
47. lerroa:
== Adingabeen erantzukizuna ==
=== Erantzukizun zibila ===
'''Erruzko erantzukizuna'''ren eremuan borondate askerik edo jarduteko gaitasun nahikorik ez izateak duen garrantzia aipatu behar da: ezgaiak edo adingabeak badu kaltea ordaintzeko obligaziorik? '''Erantzukizun zibilari''' buruzko araudi penala kontuan hartuta, zera ondoriozta dezakegu: [http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Zigor-zuzenbidea/Adingabeen_erantzukizun_penala.pdf '''urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak''']{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, adingabeen erantzukizun penala arautzen duenak, bere 61.3. artikuluan xedatzen du ezen '''14-18 urte bitarteko adingabeek''' eragindako kalteengatik, beren gurasoek, tutoreek, harrera-hartzaileek eta egitatezko zein legezko zaintzaileek izango dutela '''erantzukizun zuzena, objektiboa eta solidarioa'''. Jakina da 18 urtetik gorakoek erantzukizun penal eta zibil zuzena eta bakarkakoa dutela, ezgaituta ez badaude behintzat (Zigor Kodeko 116. artikulua). Ezgaiei dagokienez, kontuan hartuko beharko dira Zigor Kodeko 118. eta 120. artikuluak, ezgaitasun kausaren araberako erantzukizun ezberdina ezartzen baitute.
 
Hala ere, aipatu dugun 5/2000 Lege Organikoa '''14-18 urte''' bitarteko adingabeen erantzukizun penalaz eta, bide batez, erantzule penala izateagatik egotziko zaien erantzukizun zibilaz hitz egiten du. Hori horrela, '''14 urte baino gutxiagokoei''', Kode Zibileko erantzukizun zibilaren inguruko eraentza aplikatuko zaie.
54. lerroa:
Zigor zuzenbideari erreparatuz, posiblea da ordenamendu juridiko bakoitzak arautze ezberdina ezartzea adingabeen zigor zuzenbidea ezartzeko, batez ere, zigor egozpena arautzeko orduan. Normalean, legegileak ez ditu berdin erantzule egiten 10 urteko edota 17 urteko adingabeak, nahiz eta bietako inor ez izan adin nagusikoa.
 
Espainiko Estatuan, [https://www.justizia.eus/servlet/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-Disposition&blobheadervalue1=filename%3DBlobServer2.1_1.pdf&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1290507858973&ssbinary=true Zigor Kodeko] 19. artikuluak dio adin-nagusitasun penala 18 urterekin lortzen dela; beraz, adingabeak ez dira zigor erantzuleak. Hala ere, ez da zehazki horrela; izan ere, [http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Zigor-zuzenbidea/Adingabeen_erantzukizun_penala.pdf '''urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak''']{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} dio 14 urte baino zaharragoak diren adingabeek ere badutela zigor erantzukizuna. Bestalde, 14 urte baino gutxiago dituzten gizabanakoek ez dute inongo zigor erantzukizunik izango.
 
Salbuespenekin jarraituz, Zigor Kodeko 69. artikuluak dio, 18 eta 21 urte artekoei ere aplikatu ahal izango zaiela adingabeen zigor erantzukizuna arautzen duen araua, hots, 5/2000 Lege Organikoa, betiere, ezarritako baldintzak betetzen badira. Haatik, 69. artikulua ez zen inoiz bete eta, azkenik, [https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2006-21236 abenduaren 4ko 8/2006 Lege Organikoak] indargabetu zuen.