Hezkuntzaren soziologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
5. lerroa:
'''Hezkuntzaren soziologia''' [[hezkuntza]]ren [[gizarte]] dimentsioa aztertzen duen [[soziologia]]ren arloa da, horretarako soziologiaren kontzeptu, eredu eta teoriak erabiliz. Zehazkiago, hezkuntzaren soziologiaren ikergai garrantzitsuenetako bat eskolaratze publikoaren eta gizarte moderno industrialaren arteko hartu-emana izan da, eta baita helduen irakaskuntzaren nahiz etenik gabeko formazioaren hedapena<ref name="Dictionary">Gordon Marshall (ed.) ''A Dictionary of Sociology'' (Artikulua: Sociology of Education), Oxford University Press, 1998</ref>.
 
[[Hezkuntza]] historikoki [[gizarte]]a hobetzeko tresna gisa ikusi izan da, aurrerapenarekin hertsiki loturik.<ref>Schofield, K. (1999). [https://web.archive.org/web/20130326061538/http://www.aspa.asn.au/Papers/eqfinalc.PDF ''The Purposes of Education, Queensland State Education: 2010''] {{en}}.</ref> Hezkuntzari buruzko ikuspegiak, hala ere, anitzak dira, eta are anbibalenteak ere. Askorentzat, horrela, hezkuntza berdintasuna lortzeko tresna da, norbanakoen arazoak gaindituz. Horrekin batera, hezkuntza haurraren gaitasun naturalak "aterarazteko" tresna gisa ere ikusten da, irakaslearen egitekoa [[lore]]zainaren lanarekin parekatzen duen metafora erabiliz: irakasleak ikaslearen potentzialtasuna atera besterik ez du egin behar, lorezainak landarearekin egin bezala. Soziologiarentzat, baina, ikuspegi horien guztien gainetik, hezkuntzaren egitekoa gizarte ordena edo oreka mantzentzea da, gizarte erreprodukzioa emanez eta, ondorioz, berdintasun eza bermatuz. Honi buruzko ikuskera, hala ere, desberdina izan daiteke azterketa hezkuntzaren soziologiaren korronte batetik edo bestetik egin.
 
== Diziplinaren sorrera ==