Erein: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|argitaletxeari|haziak ereitea|Ereite}}
'''Erein''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] argitaletxea da, [[Donostia]]n egoitza duena. 1976ko abenduan sortu zen, [[Edorta Kortadi]], [[Xabier Lete]], [[Anjel Lertxundi]], Jose Manuel Castells, Asentxio Ondartzabal, Julen Lizundia eta Jexuxmari Mujikaren eskutik. Hasierako helburua euskaraz argitaratzea zen baina argitaratutako lehenengo liburua [[Eugenio Ibarzabal]]en ''Diálogos en torno a las elecciones'' izango zen, [[Franco]] hil ondorengo hauteskunde garaian sortu baitzen argitaletxea eta gaiaren interesagatik. Jarraian argitaratu ziren [[Baleren Bakaikoa]]ren ''Euskadiko dependentzia ekonomikoa'' (1977) eta [[Patxi Goenaga]]ren ''Gramatika bideetan'' (1978)<ref>Noticias de Gipuzkoa, 2016ko abenduak 31 [http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/12/31/ocio-y-cultura/40-urte-liburu-artean 40 urte liburu artean]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref>
Aipamen berezia merezi du [[Ipurbeltz]], euskarazko komiki aldizkariak, 1977an sortua eta 2008arte iraun zuena.
Literatura alorreko argitalpen esanguratsuenen artean [[Bernardo Atxaga]]ren [[''Obabakoak'']], [[Jon Mirande]]ren [[Haur besoetakoa]], [[Anjel Lertxundi]]ren ''Aise eman zenidan eskua'' eta [[Ramon Saizarbitoria]]ren [[''Hamaika pauso'']] nabarmentzen dira.