Deskargako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
t →‎Gudua: akats ortografikoa
 
22. lerroa:
[[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregik]] [[1835]]eko [[maiatz]]aren hondarrean [[Ordizia]] setiatu zuen, zenbait arrakastaren ostean hiriak menperatzeko gauza zela erakutsi nahiean. Ordizian bildutako liberalek erasoari eutsi zioten, [[artilleria]] karlistaren aulezia nabarmena zelako eta laguntza jasoko zutenaren itxaropenez. Honela, [[Gaspar Jauregi|Jauregi]] [[Donostia]]tik [[Tolosa]]ra gerturatu zen, [[Baldomero Espartero|Espartero]] [[Bizkaia|Bizkaitik]] [[Bergara]]ra, [[Gerónimo Valdés|Valdes]] [[Arrasate]]n zegoen bitartean.
 
Zumalakarregi Ordiziako setioa gogortzen saiatu zen, laguntzak jaso aurretik menperatze arrenmenperatzearren. [[Miguel Gómez Damas|Gómez]] [[Tolosa]] aldera bidali zuen [[Gaspar Jauregi|"Artzaiaren"]] indarrei eusteko eta [[Francisco Benito Eraso|Eraso]] [[Urretxu]]ra Esparterorenak kontrolatzera. [[Ekainaren 2]]an Espartero [[Deskarga]]n kokatu zen beste buruzagi liberalen berrien zain. Gauean sekulako [[ekaitz]]a jasan zuten eta Esparterok, Valdesen berririk ez zuenez, [[Bergara]]ra erretiratzea erabaki zuen.
 
Bitartean Erasok Bizkaiko lantzarien talde bat eta Arabako Gidariak bidali zituen errekonozimendu bat egitera Deskargaruntz eta, ustekabean, liberalen kanpamenduaren erdian aurkitu ziren. Gauaren eta ekaitzaren ondorioz liberalak eraso gogor baten aurrean zirela uste izan zuten, sakabanaketa izugarria sufrituz. [[Bergara]] aldera eginiko erretirada desastre huts bat gertatu zen, karlista gutxi batzuk 2.000 liberal preso hartu zituztelarik. Liberalengan sortutako beldurrak Bergaratik [[Bilbo]]rantz mugi arazi zituen Esparterorenak. Valdes [[Iruñea|Iruñera]] eta Jauregi [[Donostia]]ra erretiratu ziren.