Txikipedia:Angela Davis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Ipar Amerikako irakasle eta idazlea da Angela Davis, eskubide zibil eta giza eskubideen defendatzailea, bereziki emakumeen eta pertsona beltzena. 1944ko urtarrilaren 26an jaio...»
(Ez dago alderik)

13:53, 10 otsaila 2021ko berrikusketa

Ipar Amerikako irakasle eta idazlea da Angela Davis, eskubide zibil eta giza eskubideen defendatzailea, bereziki emakumeen eta pertsona beltzena.


1944ko urtarrilaren 26an jaio zen Birmingham izeneko hirian, Alabaman (AEB).Garai hartan, legeak debekatu egiten zuen beltzak zuriekin batera egotea Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean. Gainera, beltzak ere bidegabeki tratatzen zituzten. Davisek bereizketa eta arrazakeria bizi izan zituen eta konturatu zen legeak kaltegarriak zirela beltzentzat. Haren hezkuntzak berdintasunaren alde borrokatzera bultzatu zuen.


1961etik 1967ra, Davisek unibertsitateko ikasketak egin zituen bai atzerrian eta baita Amerikako Estatu Batuetan ere. Eskolan egon zen urteetan, eskubide zibilen aldeko mugimenduetan parte hartzen hasi zen. 60. hamarkada amaieran, Pantera Beltzak Alderdira batu zen. Alderdi politiko horrek,beltzen kontrako bidegabekeriak amai zitezen nahi zuen. Horrez gain, Partidu Komunistako beltzen talde bateko kide ere izan zen Davis. 1969an, Davisek postu bat lortu zuen Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean filosofia irakasteko. Haren ideia politiko komunistak zirela eta, unibertsitatea irakasten jarraitu ez zezan saiatu zen.Beranduago, irakasten jarraitzen utzi zioten, baina, 1970. urtean joan egin zen


60 eta 70eko hamarkadetan, preso beltzak laguntzen aritu zen Davis. George Jackson izeneko preso beltz baten laguna zen. George epaiketara joan zenean,haren aldeko batzuk ihes egin zezan laguntzen saiatu ziren. : Ihes egiteko ahaleginen erdian pertsona batzuk hil egin ziren epaiketa aretoan.. Poliziak Davis tartean zegoela pentsatu zuen, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Hemezortzi hilabete beranduago zuriz osatutako epaimahai batek errugabetzat jo zuen.


Davisek irakasten, konferentziak ematen eta idazten jarraitu zuen urte luzeetan zehar. Bere idazlanak arraza, klasea eta genero berdintasunari buruzkoak dira.