Txikipedia:Hinduismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Hinduismoa gaur egungo erlijiorik zaharrena da. Bere tradizioetako batzuk 3.000 urte baino gehiagokoak dira. Hala ere, mendeetan zehar, haren jarraitzaileek ideia berri asko onar...»
(Ez dago alderik)

13:49, 10 otsaila 2021ko berrikusketa

Hinduismoa gaur egungo erlijiorik zaharrena da. Bere tradizioetako batzuk 3.000 urte baino gehiagokoak dira. Hala ere, mendeetan zehar, haren jarraitzaileek ideia berri asko onartu dituzte eta antzinakoekin nahastu ere bai. Mundu osoan  900 milioi pertsonak baino gehiagok praktikatzen dute hinduismoa. Gehienak Indian bizi dira, hinduismoa hasi zen tokian.


Hinduismoaren sinesmen nagusiak


Hinduismoak ez du ez sortzailerik ez erakunde zentralik. Inork ez du sinesmen zerrendarik ezarri indiar guztiek jarrai dezaten. Hala ere, indiar guztiek Vedak gurtzen dituzte, antzinako testu sakratu multzo bat.


Hinduek Brahman izeneko botere espiritual batean sinesten dute. Brahman existentzia ororen iturria da eta gauza guztietan eta leku guztietan dago. Giza arima, atman deitua, Brahmanen parte da. Hinduek, norbait hiltzen denean, atmana beste gorputz batean birsortzen dela uste dute. Arima gizaki, animalia edo landare gisa itzul daiteke askotan. Ideia honi berraragitze deritzo.Berraragitzearen zikloak aurrera jarraitzen du atmanaeta Brahmana bat direla onartu arte. Hindu gehienek uste dute ziklo honetatik askatzea dela pertsona baten helburu gorena.


Hinduek "indarkeriarik eza" esan nahi duen ahimsa printzipioaren arabera jokatu behar dute. Horrek esan nahi du inork ez diola inori edo ezeri kalterik opa behar. Hinduek animalia asko sakratuak direla uste dute, bereziki behia. Hindu fededunek janari begetarianoa besterik ez dute jaten.


Hinduek jainko asko gurtzen dituzte. Vishnu jainkoa bizitzaren zaintzaile eta babesletzat hartzen da. Shiva jainkoak bizitza sortzen eta suntsitzen duten indarrak irudikatzen ditu. Jainkosa gorena Shakti izenez da ezagunagoa. Shiva bezala, onbera edo ankerra izan daiteke, formaren arabera. Vishnu, Shiva eta Shaktiren gurtza dira hinduismo modernoaren hiru adar nagusiak.


Brahma (kontuz, ez da Brahmanekin nahastu behar) unibertsoaren sortzailetzat daukate. Oso gurtua zen aspaldi, baina haren jarraitzaileak oso gutxi dira orain.


Tradizioerlijiosoak


Tantrismoa ezagutza espiritualaren bilaketa eta hasieran aipatutako berraragitze zikloaren askapena da. Praktika honetan, fededunek mantra izeneko soinu eta hitz sakratuak abesten dituzte eta mandala deritzen sinboloak marrazten.


Erromesaldiak edo leku sakratuetarako bidaiak ohikoak izan dira hinduismoan aspaldidanik. Erromesaldi toki asko Ganges ibaian zehar daude, Indiako iparraldean. Ibai hori ibairik sakratuena da hinduentzat.


Ospakizunak


Ospakizun hinduak urte osoan zehar izaten dira. Askotan egun asko irauten dute. Diwali da indiar festarik zabalduena. Urteberriko ospakizuna da eta urriaren amaierako edo azaroaren hasierako bost egun irauten ditu. Egun horietan, jendeak opariak ematen dizkiete elkarri, bazkaltzeko elkartzen dira, lagunei bisita egiten diete, lanparak pizten dituzte eta su artifizialak jaurtitzen dituzte.


Beste ospakizun garrantzitsu bat Holi da. Udaberriko jai horretan, jendeak koloretako ura eta hautsa botatzen dio elkarri eta rol tradizionalak trukatu egiten dira. Beste ospakizun hindu bat Sharad Navratri da, udazken hasieran, normalean bederatzi egunez, ospatzen dena.


Hinduismoaren historia


K. a. 1500. urtearen inguruan, ariar izeneko herri batek India inbaditu zuen gaur egun Iran dagoen tokitik. Vedismo izeneko erlijio bat garatu zuten, jainkoei animaliak sakrifikatzean oinarritzen zena.Vedismoa hinduismoaren abiapuntua izan zen. Hala ere,urteetan zehar jasotako beste herri eta ideia batzuen eraginek hinduismoa asko aldatu zuten. Denborarekin, adibidez, jendea animalien hilketa sakrifizio gisa erabiltzearen kontra jarri zen.K.a. 100. urtetik K.o. 300. urtera arte, vedismoaren jainko berriagoek pixkanaka antzinako jainkoak ordezkatu zituzten. Dena den, vedismoaren errito batzuk bizirik iraun dute hinduismo modernoan.


1000. urtetik aurrera, musulmanek Indiako iparraldea inbaditu zuten eta Islamak eragina izan zuen hinduismo eskola berri batzuetan. 1400. urtearen amaieran, erlijio berri batek, Sikhismoak, elementu hinduak eta islamiarrak bateratu zituen.


XIX. mendearen hasieran, Britainia Handiak India kolonia bihurtu zuen. Atzerriko nagusitasunaren erreakzio gisa, hinduismoa berpiztu egin zen. Indiarrak britainiarren aurka bateratzen lagundu zuen. Hala ere, baita garai honetan ere, buruzagi hindu batzuk hinduismo tradizionalaren elementuak kritikatzen hasi ziren. RamMohun Roy erreformatzaileak, adibidez, kasta sistema izeneko antzinako antolaketa sozialaren aurka hitz egin zuen.Sistema horren pean, pertsonak desberdin tratatzen ziren, jaio ziren klase sozialaren arabera. Erreformatzaileek mendebaldeko ideia batzuk erabili zituzten hinduismoa modernizatzeko.


XX. mendeko lider hindurik ospetsuena Mahatma Gandhi izan zen. Hark ekarri zuen politikara ahimsaren ideia. Indiaren independentzia irabazten lagundu zuen, indarkeriarik gabeko metodoak erabiliz.


Indiarren eta musulmanen arteko ezberdintasunak 1947an India eta Pakistan herrialde independenteetan banatu ondoren hazi ziren. Milioika indiarrek beren etxeak utzi zituzten Pakistanen Indiara joateko, eta alderantziz, milioika musulmanek India utzi zuten Pakistanera joateko. Indiar eta musulman asko hil zituzten. Indian eta beste leku batzuetan, hinduen eta musulmanen arteko indarkeriak bere horretan jarraitzen du XXI. mendean.