Txikipedia:Ganges: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ganges ibaiari buruzko artikulua osatu dut
No edit summary
5. lerroa:
{{txp|Hinduismo|Hinduismoaren}} ibai sakratua da, baina, hala ere, oso kutsatuta dago.
 
[[Txikipedia:Indus|Indus]] ibaia munduko ibai luzeenetako bat da, eta India eta Pakistan artean dago kokatua. Indus haranean kokatu zen munduko lehen zibilizazioetako bat. India zaharreko himnoek ibaiaren inguruan hitz egiten dute eta herrialdearen izenaren jatorrian dago.
 
 
Indus ibaia 2.900 kilometro luze da. Himalaiaren goialdean sortzen da, Txinako Tibet eskualdean. 800 kilometroan zehar, ibaia munduko mendi altuenen artean jariatzen da. Indiako ipar-mendebaldetik pasatzen da, Kaxmir eskualdearen eta Pakistango iparraldearen artean. Ibaiko ur gehiena urtutako glaziarretatik eta mendiko elurretik dator.
 
 
Mendiak atzean utzita, Indus ibaia Pakistango lautadan zehar jariatzen da. Punjab izeneko eskualdean, hainbat ibaik Indus ibaian isurtzen dute ura eta ibaia askoz ere zabalagoa egiten dute. Indus ibaia Arabiako Itsasoan itsasoratzen da.
 
 
Indus ibaia oso garrantzitsua da gurutzatzen dituen eskualdeen ekonomiarentzat. Nahiz eta lurraldearen zati handi bat oso lehorra izan, nekazaritza posible da ibaiko ura erabiltzen delako lurra ureztatzeko. Eskualdeko labore nagusiak azukre-kanabera, garia, arroza eta kotoia dira.