Mariatxi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 187.190.29.228 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
3. lerroa:
 
2011n [[UNESCO]]k [[Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial]] izendatu zuen.<ref name="patrimonio">{{erreferentzia |url= http://www.inah.gob.mx/index.php/boletines/9-declaratorias/5377-unesco-reconoce-al-mariachi-como-patrimonio-de-la-humanidad |izenburua=UNESCO Reconoce al mariachi como patrimonio de la humanidad |data=2011-11-27 |egilea=INAH}}</ref>
 
Bi aldaera ezberdintzen dira:
 
* Tradizionala: XIX. mendean nekazari ingurunean sortua eta jantzi xumeekin jo ohi dena. Batez ere sokazko instrumentuak erabiltzen dira, hots, [[Gitarra|gitarrak]], [[Gitarroi|gitarroiak]], [[Biolin|biolinak]], [[Bihuela|bihuelak]], [[Kontrabaxu|kontrabaxuak]] eta baita [[Harpa|harpak]] ere. Ez da tronpetarik erabiltzen, zenbait tokitan klarineteak ageri badira ere.
* Modernoa: XX. mendean hedatu zen aldaera, gaur egun famatuena dena. Mariatxi tradizionalean erabiltzen diren instrumentuez gain, [[Tronpeta|tronpetak]] ere ageri dira eta garrantzi handia dute. Horrez gain, janzkera dotoreagoak darabiltzate musikariek, ''charro'' jantziak edo bertako zaldizkoen jantziak, alegia.
 
== Hitzaren jatorria ==
Mariatxi hitzaren jatorria ez dago argi, eta hiru hipotesi eztabaidatzen dira. Hipotesi zaharrenak inbasio frantsesean kokatzen du jatorria. Horren arabera, frantsesezko ''marriage'' (ezkontza) hitzetik letorke; frantsesek horrela izendatzen zituzten musika talde horiek, ezteietan askotan jotzen baitzuten. Beste batzuen ustez [[Maien zibilizazioa|maien]] hizkuntzatik letorke, zeinetan ''mariamchi'' hitzak "nire odolkideak" esan nahi baituen. Azkenik, Mexiko erdialdeko [[Otomi]] tribuaren hizkuntzan "festa eguna" esan nahi duela azpimarratzen dute batzuek, hitzaren jatorria han kokatuz.
 
== Erreferentziak ==