Ttun-ttun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
2. lerroa:
{{argitzeko|musika tresnari|Ttunttun|wikipedia=}}
{{beste erabilpenak|musika tresnari|[[Erronkari]]ko dantza|Ttun-ttun (Erronkariko dantza)}}
'''Ttun-ttuna''', '''tuntun''' edo '''danburia''' [[perkusio instrumentu|perkusiozko musika tresna]] kordofonoa da, eta [[frantses]]ez ''"tambourin basque"'' izena ere hartzen du; [[aragoiera]]z, berriz, ''"chicotén"''. [[Pirinioak|Pirinioaren]] mendebaldean eta mendien banalerrotik iparrera zein hegoaldera erabili izan da gehien, geurean [[Zuberoa]]n bereziki. [[Salterio]]aren antzekoa, normalean ttun-ttunak sei soka ditu eta makila batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
 
[[Hiru zuloko txirula]]rekin batera jotzen da eskuarki, [[txistu]]ak eta [[danbolin]]ak eratzen duten bikotearen baliokidea osatuz. Txirula ezker eskuaz jo bitartean, eskuin eskuaz ttun-ttuna kolpatzen da. Usaiaren arabera, ttun-ttunaren sokak txirularen tonu eta kintaren arabera afinatzen dira ([[Tonika (musika)|tonikak]] eta maiorrak edo nagusiak)<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Ttun-ttun - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ttun-ttun/ar-153646/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-02-08}}</ref>.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Juanangelpipepsalterium.gif|thumb|231x231px|[[Épila]] ([[Zaragozako probintzia|Zaragoza]]) herriko konbentuko freskoan aingeru bat musika tresna hau jotzen ageri da.]]
[[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetan]] ttun-ttuna [[Nafarroa]] osoan eta [[Lapurdi]]n ere zabalduta zegoela aipatuz testuak badaude.
 
[[Pierre de Lancre|Pierre de Lancrek]] [[Sorginkeria|sorginkeriari]] buruz idatzitako liburuan ttun-ttuna [[Akelarre|akelarreetako]] ohiko musika-tresnatzat jo zuen, danbolina eta biolinarekin batera<ref name=":0" />.
 
Gaur egun [[Zuberoa]]n zokoratuta gorde dute, eta hangoa izan da tresna honen azken egile zaharra, Pierre Errekalt jauna alegia.
13 ⟶ 16 lerroa:
== Jakingarriak ==
[[Piarres Narbaitz]] idazle, apaiz eta historialari [[Azkarate (Nafarroa Beherea)|azkaratearrak]] ''Ttunttun'' ezizena erabili zuen ''[[Aintzina (aldizkaria)|Aintzina]]'' aldizkariko musika sailean.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Ikus, gainera ==