Jon Krakauer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Osaketa, bukatu barik
29. lerroa:
 
==== ''Into Thin Air'' ====
1997an, Krakauerrek Outsider aldizkarirako egindako artikulua liburu bihurtu zuen, ''[[Into Thin Air]]''. Liburuak eskalada taldeen esperientziak eta [[Everest|Everesteko]] mendizaletasunaren egoera orokorra deskribatzen ditu. Outsider aldizkariak kazetari bezala kontratatua, Krakauerrek 1996ko Everesteko eskalada talde baten bezero bezala parte hartu zuen, [[Rob Hall]]<nowiki/>ek zuzendua, 1996ko Everest mendiko hondamendian baja handienak jasan zituen taldea.
Liburuak [[The New York Times]] egunkariko liburu ez-fikziozkoen zerrendako lehen postua lortu zuen, [[Time|Time aldizkariak]] "urteko liburu" izendatu zuen eta 1998ko Pulitzer ez-fikziozko sarirako aintzat hartutako hiru liburuen artean egon zen. The American Academy of Arts and Letters 1999an Literatura Akademiaren sari bat eman zion Krakauerri bere lanarengatik, eta idazleak "ikerketa kazetaritzaren tradiziorik finenaren irmotasuna eta kemena idazle berriaren sotiltasun eta zorroztasun sakonarekin uztartzen ditu. Everesteko igoeraren kontakizunak eskaladaren eta inoiz kirol erromantikoa eta bakartia izan zenaren merkaturatzearen ebaluazio orokorra ekarri du ".
 
Krakauerrek liburu honen irabaziekin "Everest '96 Memorial Fund"ri lagundu dio Boulder Community Foundationen barruan, hildako eskalada-lagunen omenez sortu baitzuen.
 
==== ''Under the Banner of Heaven'' ====