Ipar Lappi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
302. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko etenaldiaren ostean, 1950eko hamarkadan basogintza industria hazi eta garatu egin zen, eta [[Inari (aintzira)|Inari]] aintziraren eta iparraldeko ibaien (tartean, Utsjokiko [[Tenojoki|Teno]]) ustiapena hasi zen. Azpieskualdeak oparoaldi ekonomikoa izan zuen, arrantzaren inguruan zerbitzuak eta azpiegiturak iritsi ziren, eta herritarren kopurua hazi zen. 60ko hamarkadan, bestalde, [[Lokan tekojärvi|Lokkako]] eta [[Porttipahdan tekojärvi|Porttipahtako]] urtegiak eraiki zituzten (1967an eta 1970ean hurrenez hurren), eta horiekin batera [[Kemijoki|Kemi]], [[Kitinen]] eta [[Luiro]] ibaien ertzetako zentral hidroelektrikoak<ref name=Bibliografia34/><ref name=Bibliografia35/>. Dena den, Inari aintziraren ustiapen jasanezinaren ondorioz, arrainen kopuruak behera egin zuen nabarmen. Egoera larria zen, eskala txikiko arrantzak garrantzi handia baitzuen egunerokoan, eta herritarrak baliabide naturalak babestearen beharraz ohartu ziren; horrenbestez, 70eko hamarkadatik aurrera, Inarin aintzira eta natura basatia babesteko ekintzak jarri ziren abian. Horrela, parke nazionalak eta eremu basatiak sustatzen hasi ziren eta, eski estazio eta azpiegitura berriekin batera, turismoa inariarren enplegu-emaile nagusi bihurtu zen. Birmoldaketa horren ikurra [[Saariselkä]] da, herri txiki zena 13.500 bisitari jasotzeko prestatu baitzen<ref name=Bibliografia23/>.
[[Fitxategi:Inari aintzira - Kopia - Kopia.png|475px|eskuinera|thumb|Gauerdiko eguzkia Inari aintziran. Goizeko 01:38an Sovintovaaratik (2013-06-01).]]
XX. mendearen azken hamarkadako banku krisialdiak, baina, gogor astindu azpieskualdea. 90eko hamarkadan iparlappiarren kopuruak gorena jo zuen, 1995. urtean hogei mila pasatxo izatera iritsi ziren. Hala ere, harrezkeroztik biztanleria jaisten joan da urtez urte<ref name=Bibliografia2/>. Lan esparru zabalago baten bila bertatik atera diren herritarrak izan dira biztanle galera horren kausa nagusia. [[Helsinki]] eta [[Rovaniemi]] hiriburuak izan dira iparlappiar horien hartzaile nagusi. Dena den, joera hori luzaroan mantendu den arren, badirudi iparraldeko udalerrietan turismoak diru-sarreretan hartu duen garrantziari esker eta Sodankyläko [[Pahtavaarako meatzea|Pahtavaarako]] eta [[Kevitsako meatzea|Kevitsako]] meatzeek sortutako lanpostuei esker azken urteotan azpieskualdeko biztanleria egonkorrago mantendu dela. Hain zuzen, Kevitsako meatzeak 2012. urtean ireki zituen ateak eta [[kobre]]a eta [[nikel]]a erauzten dituen herrialdeko meatze handiena da; 2016an [[Boliden AB]] [[Suedia|suediar]] enpresak bereganatu zuen<ref name=Bibliografia15/>. Gaur egun meatze gehiago irekitzeko hainbat prospekzio lan daude martxan Sodankylän eta [[Artikoko korridorea]] sortzeko egitasmoak ere azpieskualdea bultzatuko dutela uste dute adituek<ref name=Bibliografia7/>.
[[Fitxategi:Tana river Utsjoki Boratbokca 3.JPG|325px|ezkerrera|thumb|Arrantzaleak Teno ibaian, Boratbokca inguruan (2015).]]
Etorkizunean meatze gehiago irekitzeko egitasmoak eta basogintza industriak ezinegona sortu dute eskualdean<ref name=Bibliografia15/>. Besteak beste, aipatzekoak dira azken urteotan babestutako eremuen kontura Ipar Lappin izan diren hainbat istilu. 2005. urtean sami abeltzainek eta [[Greenpeace]] erakundeak bat egin zuten [[Metsähallitus]] enpresaren aurka egiteko. Metsähallitusek Inari udalerriko pinu basoen %40 babestea erabaki bazuen ere, babestutako eremu hori emankorrak ez ziren eta sartzen zailak ziren basoek osatzen zutela salatu zuten talde ekologistak eta samiek. Hain zuzen ere, sami abeltzainek euren aspaldiko kultura mantentzeko eta neguan elur-oreinak elikatu ahal izateko ezinbestekoak dituzte pinudiak eta zuhaitzen azalak; eta neurri horren ondorioz, eskura zeuden eta aspalditik samien egonleku izandako basoak babesgabe gelditzen ziren. Erabakiak Inariko pinu basoak herrialdeko papergintza enpresa nagusien esku gelditzeko erraztasuna ematen zuela salatu zuten aldarrikatzaileek. Azkenean, hainbat urteren ostean, interesdunak akordio batera iritsi ziren eta babestutako eremua %40tik %80ra zabaltzea adostu zuten 2010ean<ref name=Bibliografia13/><ref name=Bibliografia14/>. Negoziazioan parte hartu zuten alderdi guztiak ados agertu baziren ere, Inariko Udalak urtero udalerriko naturaren gainean eskumena zabaltzeko aldarria egiten jarraitzen du.