Txikipedia:Espainiako Gerra Zibila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Espainiako Gerra Zibila Espainiako Errepublikaren aurkako militarrek Francisco Franco jeneralaren gidaritzapean hasitako gerra izan zen. 1936ko uztailaren 18an hasi zen eta 1939k...»
(Ez dago alderik)

18:44, 6 otsaila 2021ko berrikusketa

Espainiako Gerra Zibila Espainiako Errepublikaren aurkako militarrek Francisco Franco jeneralaren gidaritzapean hasitako gerra izan zen. 1936ko uztailaren 18an hasi zen eta 1939ko apirilaren 1ean amaitu. Militar matxinatuen eta euren aliatu politikoek irabazi zuten gerra.


Nola hasi zen?


Lehenengo Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetan, desadostasun politikoak nabarmen handitu ziren Espainian. Talde batek gauzak bere horretan jarraitzea nahi zuen. Lurjabe aberatsek, enpresariek, buruzagi militarrek eta katoliko kontserbadoreek osatzen zuten klase buruzagi hori. Aldaketa soziala nahi zutenek osatzen zuten bigarren taldea: nekazaritzako langileek, sindikatu eta alderdi ezkertiarretako kideek eta eskolatutako klase ertaineko jendeak, besteak beste.


1931n, Alfontso XIII.a erregeak hauteskundeak egitea baimendu zuen. Herriak errepublika ezartzearen alde bozkatu zuenean, herrialdetik ihes egin zuen erregeak. Hala ere, herria berehala sentitu zen ase gabe gobernu berriarekin. Manifestazio eta protesta ugari egon ziren. 1936ko otsailaren 16an, gobernu berri aukeratzeko hauteskundeak egin ziren. Erreformen alde presioa egiten zuten taldeak Fronte Popularizenpean elkartu eta hauteskundeak irabazi zituzten.


Baina klase buruzagiaren parte izan zen jendea ez zegoen Espainiaren kontrolatzeari uzteko prest. Uztailaren 18an altxamendu militar bat hasi zuten Francisco Franco jeneralaren gidaritzapean eta handik gutxira gerra bat bihurtuko zen.


Francok Italia eta Alemaniako gobernuen laguntza jaso zuen. Errepublikaren aldekoek (Fronte Popularra babesten zutenak) Sobietar Batasuneko gobernu komunistaren laguntza baino ez zuen lortu. Errepublikanoek beste herrialde batzuetako 40.000 boluntarioren laguntza ere izan zuten. Atzerriko borrokalari hauen taldeak Nazioarteko Brigadak izenarekin ezagutu ziren.


Matxinatuekbi abantaila handi zituzten. Gudarosteakontrolatzen zuten eta elkartuta zeuden Francoren erregimenaren menpe.Errepublikaren aldekoek ez zuten nahikoa armarik eta desadostasun handiak zituzten gainera.


Matxinatuak pixkanaka lurraldeak irabazten hasi ziren iparralde eta hegoaldean. 1938ko udaberrian ekialdera erasotzen hasi ziren, Mediterraneoko kostalderantz. 1939ko martxoaren 28an, Madril hiriburuaz jabetu ziren ia borrokarik egin beharrik gabe. Franco jeneralak estatu guztiaren kontrola zuen orduan. 


Zein ondorio ekarri zituen?


Espainiako Gerra Zibila oso odoltsua izan zen. 500.000 eta 600.000 pertsona inguru hil ziren borroken ondorioz, goseak edo gaixotasunek hildako pertsonak kontuan hartu gabe. Gerrako bando bakoitzaren aldeko atzerritarrak Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren berriro.Francok gerra horretatik kanpo mantendu zuen Espainia. Diktadore gisa gobernatu zuen Espainian 1976an hil zen arte. Espainiak 1976ra arte ez zituen berreskuratu demokrazia eta askatasun demokratikoa.