Jon Krakauer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Jon Krakauer''' (1954ko apirilaren 12a) estatubatuar mendizale eta idazlea da. ''[[Into the Wild (liburua)|Into the Wild]]; [[Into Thin Air]]; [[Under the Banner of Heaven]]; eta [[Where Men Win Glory: The Odyssey of Pat Tillman]]'' fikziozko liburuen egilea da. 1996an Everesteko zoritxarreko espedizio bateko kide izan zen, Everesteko eskaladaren historiako hondamendirik hilgarrienetako bat.
 
== Lehenengo urteak ==
22. lerroa:
== Liburuak ==
 
==== ''[[Eiger Dreams: Ventures Among Men and Mountains]]'' ====
''[[Eiger Dreams: Ventures Among Men and Mountains]]'' 1990eko Jon Krakauerren artikulu eta saiakera ez-fikziozkoen bilduma da, mendizaletasunari eta harkaitz-eskaladari buruzkoa. Liburuak hainbat gai jorratzen ditu, besteak beste, Suitzako Alpeetan Eiger Nordwandeko igoera, Alaskako Denalikoa edo Karakorumuko K2koa, baita Krakauerrek bere bidaietan ezagutu dituen eskalatzailee buruzkoak, John Gill kasu.
 
==== ''[[Into the Wild]]'' ====
''[[Into the Wild (liburua)|Into the Wild]]'' liburua 1996an argitaratu zen eta bi urtez [[The New York Times]]-eko salduenen zerrendan egon zen. Liburuak Christopher McCandlessen bidaiak dokumentatzen dituen narratiba ez-lineal bat erabiltzen du, ekialdeko kostaldeko familia aberats bateko gazte bat, 1990ean, Emoryko Unibertsitatean graduatu ondoren, bere banku-kontuko diru guztia ($24,000) Oxfam ongintzazko erakunde humanitarioari eman ziona, bere burua "Alexander Supertramp" izenez birbataiatu zuena eta bidaia bati ekin ziona. McCandlessen gorpuzkiak 1992ko irailean aurkitu ziren; gosez hil zen Alaskan, Stampede Trailen, Wentitika lakutik gertu, Denali Parke Nazionalean eta Erreserban. Liburuan, Krakauerrek McCandlessen eta bere esperientzien, eta beste abenturazale batzuen esperientzien arteko paralelismoak ezartzen ditu. [[Into the Wild|Into The Wild]] izen bereko film batera egokitu zen, 2007ko irailaren 21ean estreinatu zena.
 
==== ''Into Thin Air'' ====