Antton Troitiño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
"Madril" komandoaren kidea, 1987ko urtarrilaren 16an atxilotu zuten. 2.700 urteko kartzela-zigorra jasan zuen.
Madrilen zegoela, hainbeste atentatuetan parte hartu omen zuen, aigarrriena [[1986ko Dominikar Errepublikako atentatua]] non Guardia zibilaren aurka kotxe bonba bat ipini zuten eta bost polizia erail zituzten<ref>https://www.elindependiente.com/espana/2021/01/12/antton-troitino-el-palentino-que-entrego-su-vida-a-eta/</ref>.
 
== 2011 urtean amaitua zen zigorra ==
9 ⟶ 10 lerroa:
 
=== Londresen ===
Hortik gutxira berriro kartzelaratzeko agindua eman zuen espainiar auzitegi bereziak. Ehiza moduko bat abiatu zen hor eta azkenean Londresen atxilotu zuten Troitiño, bai eta inputazio berria osatu ere: «berriro ETA erakundean sartu izana». Jakina da ordurako (2012ko ekainean) ETAk borroka armatua behin betirako utzia zuela. Hala ere, erakundearen zerbitzura jarri izana egotzi zion Auzitegi Nazionalak, estradizio prozesu luze bat abiatuz, zeinean donostiarra batzuetan aske eta beste batzuetan preso egon zen. Segurtasun handiko espetxe den Belmarshen izan zuten. Kartzela hartan preso arriskutsuenak [[islamista]]k eta bere garaian [[Irlandako Armada Errepublikarra (argipena)|IRAkoak]] zeuden eta oso neurri zorrotzak bizi izan zituen.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak indargabetu egin zuen [[Parot doktrina]], eta estradizio eskaera atzera bota zuen Westminsterko Auzitegiak. 2012rarte baldintzapean aske egon zen eta bertan bizi izan zen euskaldun bikote baten etxean, Londresen<ref>https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-05-20/hemeroteca_articles/es-la-tercera-generacion-que-pasa-por-esto-el-cuento-de-nunca-acabar</ref> baina 2016ko abenduan atxilotu zuten berriz ere eta paperik gabekoentzako atxilotze zentro batean pasa zituen hilabeteak, 2017ko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Orduz geroztik preso zen donostiarra<ref>https://www.argia.eus/albistea/kalean-da-antton-troitino-baldintzapean-aske</ref>. Londresen zegoela
 
2017. urtean britaniar auzitegiek ontzat eman zuten Espainiaratzea eta geroztiz espainiar kartzeletan egon da berriz Antton Troitiño.