Txikipedia:Euskal Herriko klima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Banner|Downpour at Ataria, Basque Country, Spain (PPL3-Altered) julesvernex2.jpg}}
[[Fitxategi:Euskal Herriko mapa klimatikoa.png|500px|thumb|<center>Euskal Herriko zona klimatikoak.]]
'''Euskal Herrian''', bi klima nagusi daude, itsasaldeko {{Txp|Klima atlantiko|klima atlantikoa}} eta {{Txp|klima mediterraneo|klima mediterraneoa}}; eta, horien arabera, lau zona klimatiko bereizten dira:
 
===Eremu atlantikoa===
[[Fitxategi:Clima San Sebastián (España).PNG|300px|thumb|<center>Donostiako klimograma.]]
Eremu honetan, bi {{Txp|Isurialde hidrografiko|isurialdeak}} bereizten dituen {{Txp|Uren banalerroa|banalerrotik}} Iparralderako lurraldeetan, alegia ({{Txp|Bizkaia}}, {{Txp|Gipuzkoa}}, {{Txp|Nafarroa Garaia|Nafarroako}} ipar-mendebaldea, {{Txp|Araba|Arabako}} iparraldea, {{Txp|Lapurdi}}, {{Txp|Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko}} iparralde eta erdialdea eta {{Txp|Zuberoa|Zuberoako}} iparraldea), itsasaldeko klima atlantikoa dute.
 
Eremu atlantiko honetako klima hezea eta euritsua da urte osoan eta ez dago garai lehorrik, ozeano Atlantikoaren eraginez eta isurialde honetako orografiaren laguntzagatik. {{Txp|Prezipitazio|prezipitazioak}} erregularrak izaten dira urte guztian, baina udazken eta neguan egiten du euri gehien. Urteko batez besteko prezipitazioa 1.200 mm eta 2.000 mm artekoa izaten da.
 
Tenperaturari dagokionez, aire-masak ozeanoko ur epelen gainetik igarotzean epelduta iristen dira itsasertzera, eta, hortaz, gaueko eta eguneko tenperatura-bitarteak edota udako eta negukoak ez dira oso handiak. Tenperaturak, beraz, nahiko moderatuak dira: udak leunak izaten dira, batez beste 19-20 °C-ko tenperaturarekin; hala ere, inoiz edo behin, bero zakarreko bolada laburrak ere izaten dira, eta tenperatura 40ºC-ra ere iristen da, batez ere udan. Neguak ez dira oso hotzak izaten, 8 °C-ko batez bestekoarekin. Urteko batez besteko tenperatura 13 °C-koa izaten da.