«Hans Vredeman de Vries»: berrikuspenen arteko aldeak

[[XVI. mendea]]ren hasieran, arkitekturako grina sortu zen margolarien artean. Margolaritza genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.
 
Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a]] enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen [[Anberes]]en. 1596tik 1598ra, [[Praga]]ko gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. [[Vitrubio]]ren eta [[Sebastiano Serlio|Serlio]]ren tratatuen bitartez, [[arkitektura klasiko]]a primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta [[perspektiba]]ri buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.<ref>https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38</ref>
 
== Obra Euskal Herrian ==
55.391

edits