Hans Vredeman de Vries: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
[[Fitxategi:Hans Vredeman de Vries - Architectural Caprice with Figures - Google Art Project.jpg|thumb|Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitekeen lana: ''[[Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin]]'' (1568).]]
'''Hans Vredeman de Vries''' ([[Leeuwarden]], 1525/1526-[[Hamburgo]], 1609) [[Frisia]]n jaiotako margolaria, arkitektoa eta lorategi, barrualde eta arkitektura iragankorren diseinugilea izan zen. [[Flandria]]n oso ospetsua egin zen. Bere margolanetan arkitekturak garrantzi handia du.
 
== Biografia ==
Leeuwarden-en jaio (Frisian), bertan [[zurgintza]] ikasi zuen. 1544an [[Amberes]]en, bertako beirateen margolari batekin, [[Reiner Gerritsz]], ikasi zuen. 1546an [[Kampen (Overijssel)|Kampen]]en [[Ernst Mæler]] margolariarekin ibili zen. 1548an Amberesen bertako hiritartasuna hartu zuen. 1549an [[Filipe II.a Espainiakoa]ren eta [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.aren]] [[adventus regis]]en antolaketan aritu zen. 1956 eta 1958 artean [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa]]ren zerbitzuan aritu zen. 1570an, katolikoen jazarpenak zirela eta, [[Aix-la-Chapelle]]n erbesteratu zen. 1575ean [[Lieja]]n bizi zen eta, azkenik, Amberesera itzultzea lortu zuen. [[1586]], bigarren aldiz ezkondu ondoren, emaztearekin eta semearekin [[Frankfurt am Main]]era joan zen bizitzera. Handik ere beste hirietara joango zen, beti lan eskaeren arabera: [[Hamburgo]], [[Danzing]] 1952an, Praga, 1595. 1598an berriro ere Hamburgora joan zen. 1600. urtean Amsterdamtik deitu zioten eta 1604an [[Leidengo Unibertsitatea|Leidengo Unibertsitatean]] arkitektura katedra eskaini zioten. Margolariaren heritoz dataren ingurua zalantzak daude.<ref>«Hans Vredeman de Vries», Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie [https://rkd.nl/nl/explore/artists/82012]</ref> <ref>Larousse Entziklopedia [https://www.larousse.fr/encyclopedie/peinture/Vries/154872]</ref>
 
== Obra ==
[[XVI. mendea]]ren hasieran, arkitekturako grina sortu zen margolarien artean. Margolaritza genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.
 
Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a]] enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen [[Anberes]]en. 1596tik 1598ra, [[Pragako gortea]]n lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta [[Rodolfo II.a]]renaren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. [[Vitrubio]]ren eta [[Serlio]]ren tratatuen bitartez, [[arkitektura klasiko]]a primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta [[perspektiba]]ri buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.<ref>https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38</ref>
 
== Obra Euskal Herrian ==