Hans Vredeman de Vries: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa}} Fitxategi:Hans Vredeman de Vries - Architectural Caprice with Figures - Google Art Project.jpg|thumb|Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daite...»
(Ez dago alderik)

19:21, 2 otsaila 2021ko berrikusketa

Hans Vredeman de Vries (Leeuwarden, 1525/1526-Hamburgo, 1609) Frisia jaiotako margolaria, arkitektoa eta lorategi, barrualde eta arkitektura iragankorren diseinugilea izan zen. Flandrian oso ospetsua egin zen. Bere margolanetan arkitekturak garrantzi handia du.

Hans Vredeman de Vries

Bizitza
JaiotzaLeeuwarden, 1527
HerrialdeaHamazazpi Probintziak
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHanburgo, 1607 (79/80 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, military engineer (en) Itzuli, landscape architect (en) Itzuli, artista grafikoa eta ingeniaria
Lan nabarmenak
Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitekeen lana: Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin (1568).

Obra

XVI. mendearen hasieran, arkitekturako grina sortu zen margolarien artean. Margolaritza genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.

Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, Karlos V.a enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen Anberesen. 1596tik 1598ra, Pragako gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. Vitrubioren eta Serlioren tratatuen bitartez, arkitektura klasikoa primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta perspektibari buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.[1]

Obra Euskal Herrian

Bilboko Arte Ederren Museoan bere margolan bat ikus daiteke: 1568ko Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak