Txikipedia:Burtsa (merkatua): berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «== Burtsa (merkatua) == '''Balore-burtsa''' edo '''balore-merkatua''' bonuak eta akzioak erosteko eta saltzeko sistema bat da. Akzio bat enpresa baten jabetzan parte hartzea da...» |
No edit summary |
||
1. lerroa:
'''Balore-burtsa''' edo '''balore-merkatua''' bonuak eta akzioak erosteko eta saltzeko sistema bat da. Akzio bat enpresa baten jabetzan parte hartzea da. Bonu bat, aldiz, enpresa bati denbora batez dirua uzteko akordio bat da. Enpresek baloreak saltzen dizkiete pertsonei, hazteko behar duten dirua lortzeko. Jendeak baloreak erosten ditu inbertsio gisa, edota dirua irabazteko forma gisa. Herrialde askok balore-burtsa bat edo gehiago dituzte. Burtsa garrantzitsu batzuk New Yorkekoa, Londresekoa eta Tokiokoa dira.
Balore-burtsa bakoitzak enpresa-kopuru jakin batekin funtzionatzen du. Konpainiek akzioak saltzen dizkiote jendeari. Gero, jendeak burtsa erabiltzen du elkarri baloreak saltzeko eta erosteko. Burtsak salgai dauden baloreak eta horien prezioak zerrendatzen ditu. Saltzaileen eta erosleen arteko baloreen transferentziaz ere arduratzen da.
Baloreen prezioak igo edo jaitsi egiten dira, edo biak, eta hau egunean zehar gertatzen da, burtsa irekita dagoen egun guztietan. Jendea dirua irabazten saiatzen da, eta horretarako ordaindu zutenaren baino prezio altuago batean saltzen dituzte baloreak.
Faktore askok dute eragina enpresa baten baloreen prezioan. Konpainia batek arrakasta badu, bere akzioen prezioa igo egingo da normalean. Ekonomiaren osasunak, gobernuak onartutako legeek eta gerrek ere baloreen prezioak igoarazi edo jaitsiarazi ditzakete.
|