Txikipedia:Burtsa (merkatua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «== Burtsa (merkatua) == '''Balore-burtsa''' edo '''balore-merkatua''' bonuak eta akzioak erosteko eta saltzeko sistema bat da. Akzio bat enpresa baten jabetzan parte hartzea da...»
(Ez dago alderik)

20:52, 28 urtarrila 2021ko berrikusketa

Burtsa (merkatua)

Balore-burtsa edo balore-merkatua bonuak eta akzioak erosteko eta saltzeko sistema bat da. Akzio bat enpresa baten jabetzan parte hartzea da. Bonu bat, aldiz, enpresa bati denbora batez dirua uzteko akordio bat da. Enpresek baloreak saltzen dizkiete pertsonei, hazteko behar duten dirua lortzeko. Jendeak baloreak erosten ditu inbertsio gisa, edota dirua irabazteko forma gisa. Herrialde askok balore-burtsa bat edo gehiago dituzte. Burtsa garrantzitsu batzuk New Yorkekoa, Londresekoa eta Tokiokoa dira.

Nola funtzionatzen dute?

Balore-burtsa bakoitzak enpresa-kopuru jakin batekin funtzionatzen du. Konpainiek akzioak saltzen dizkiote jendeari. Gero, jendeak burtsa erabiltzen du elkarri baloreak saltzeko eta erosteko. Burtsak salgai dauden baloreak eta horien prezioak zerrendatzen ditu. Saltzaileen eta erosleen arteko baloreen transferentziaz ere arduratzen da.

Baloreen prezioak igo edo jaitsi egiten dira, edo biak, eta hau egunean zehar gertatzen da, burtsa irekita dagoen egun guztietan. Jendea dirua irabazten saiatzen da, eta horretarako ordaindu zutenaren baino prezio altuago batean saltzen dituzte baloreak.

Zergatik aldatzen dira prezioak?

Faktore askok dute eragina enpresa baten baloreen prezioan. Konpainia batek arrakasta badu, bere akzioen prezioa igo egingo da normalean. Ekonomiaren osasunak, gobernuak onartutako legeek eta gerrek ere baloreen prezioak igoarazi edo jaitsiarazi ditzakete.

Jendearen sentimenduek ere eragina izan dezakete balore-bortsa bateko prezioetan. Adibidez, jendea prezioak jaistearen beldur bada, bere baloreak saltzen hasi daiteke. Baina pertsona askok aldi berean saltzen badute balio asko, prezioak jaitsiarazi ditzakete. Salmenta orokorrak aurrera egiten badu, balore-merkatua erori egin daiteke. Erortze horrek prezioa asko jaitsi dela esan nahi du, eta, ondorioz, oso pertsona gutxi daudela baloreak erosteko prest. Beraz, baloreak dituzten pertsonek dirua berreskuratzeko aukera gutxi dituzte. Baliteke ia diru guztia galtzea ere.

Hori, adibidez, « 1929ko crack » izenekoan gertatu zen. Urte horretako urrian, Estatu Batuetan balore-burtsaren erortze famatua sortu zen. Zenbait egunetan zehar, inbertitzaileek, ikaratuta, hainbeste akzio saldu zituzten, merkatuak porrot egin zuela. Ekonomiako ia alde guztiek sufritu egin zuten. Jende askok aurrezpenak galdu zituen. Nekazariek ezin izan zituzten uztak saldu, bankuak eta negozioak itxi egin ziren, jende askok lanpostua galdu zuen eta soldatak asko jaitsi ziren. Garai pobre honek 10 urte iraun zuen, gutxi gorabehera. Depresio Handia bezala ezagutu zen.