Goiburu (Urnieta): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+txantiloi
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
Goiburu auzoak Lategi auzoarekin egiten du muga iparraldean, Enbutegi landetxearen inguruan. Landetxetik gora, Goiburu auzoa hasten da eta behera, Lategi auzoa. Osinaga auzoarekin (Hernani) egiten du muga iparraldean ere. Goiburu auzoa hainbat zonaldetan banatu daiteke, horietan nagusiena Xoxoka delarik, zeina Urnietako Udalak<ref name=":0" /> Goiburu auzoaren baitako gune gisa sailkatu arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak auzo independentetzat hartzen duen, Tsusaka izenarekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Urnieta|url=http://c2.nekar.com/eu/kale-planoa/?localidad=55&vista=cartografia|aldizkaria=c2.nekar.com|sartze-data=2020-10-10}}</ref> Xoxoka auzoan bizi dira goiburutar gehienak, auzoaren ipar-mendebaldean eta bertan kokatzen dira Auzoko frontoia, Tsusaka herri-eskola eta hainbat landetxe eta jatetxe. Ormazarreta eta Aierdi baserriak ere Goiburu auzoan kokatzen dira, baita horien inguruan biltzen diren beste etxalde eta baserriak ere.<ref name=":1" />
 
Xoxokatik at, Besadegi da erreferentziazko beste landetxe bat Goiburu auzoan, Adarra mendia igotzeko abiapuntu ohikoena izateagatik ezaguna. Besadegitik aurrera baserri eta landetxe kopurua murritza da. Goiburuk [[Ereñotzu|Ereñotzurekin]] (Hernani) ipar-ekialdean eta [[Pagoaga|Pagoagarekin]] (Hernani) hego-ekialdean egiten du muga, mendigunean. Ereñotzu auzoarekin egiten duen muga Urumea ibaiak zehazten du Bezkita inguruan, hala, Goiburu auzoari esker Urnietak [[Urumea]] ibaia ukitzen du eremu hartan. Gune horri Bezkita burdinolak ematen dio izena, zeina [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzak]] euskal ondaretzat sailkatu duen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bezkita burdinola. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria|url=https://www.euskadi.eus/app/ondarea/arkeologia-ondarea/bezkita-burdinola/burdinola-hidraulikoa/urnieta/-urumea/fichaconsulta/56448|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2020-10-10}}</ref> Goiburu auzoak hegoaldean [[Elduain]] herriarekin egiten du muga, Adarraren hegoaldean kokatzen den Txokoko Errekatik hurbil. [[Andoain|Andoainekin]] ere muga zabala egiten du Urnietako auzoak, [[Leizotz]] auzoarekin hain zuzen, Akurrikako Txabola inguruan hasi eta iaArizmendi Ergoien industrialderainobaserriraino.<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Urnieta » Udalerriko gida ofiziala|url=https://www.geournieta.org/eu/|aldizkaria=www.geournieta.org|sartze-data=2020-10-10}}</ref>
 
== Oharrak ==