Inperatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
7. lerroa:
== Munduko hizkuntzetan ==
 
Hainbat hizkuntzetako aditzak ez dira aldatzen inperatiboan — [[Ingeles|ingelesan]], adibidez: ''give'' «eman» — ''Give me!'' «Emaidazu!», sarritan ''let'' «utzi (zerbait egiten») hitza gehitzen da: ''talk'' «hitz egin» — ''Let me talk!'' «Utzi hitz egiten!»; edo [[Samoera|samoeran]]: ''siva'' «dantzatu» — ''Siva!'' «Dantzatu!».
 
Hizkuntza batzuetan nahiko zaila da inperatiboa osatzea eta arau asko daude, hala nola, [[Eslaviar hizkuntzak|eslaviar hizkuntzetan]]: ''powiedzieć'' «esan» — ''Powiedz mi'' «esaidazu», ''rosnąć'' «hazi (aditza)» — ''Rośnij!'' «Hazi!», ''jeść'' «jan» — ''Jedz!'' «Jan!» ([[poloniera]]); [[finlandiera]] edo [[Bepsaera|bepsaeran]] ([[Uraldar hizkuntzak|uraldar hizkuntzen]] kideak): hizkuntza horietako inperatiboa aditzaren erroaren arabera osatzen da eta erroak ez dira ageriak sarritan, beraz, ikasi behar dira.