Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
[[Lehen Gerra Punikoa]] ([[K.a. 264]]-[[K.a. 241|241]]) amaitu zenetik, [[Antzinako Erroma|Erromaren]] aginpidearen mende zegoen [[Italiar penintsula|Italia]]. Bertako herri eta hiri anitz Erromaren aliatuak ({{lang-la|socii}}) ziren, baina ez zuten eskubiderik erromatar hiritartasuna ({{lang-la|ius civitates}}) edukitzeko. Mendekotasun horrek ondorioak zituen, besteak beste, epaiketetan, zergen ordainketan edota lur publikoen ({{lang-la|ager publicus}}) erabileran. Bestalde, herri aliatuetako tropa laguntzaileak funtsezkoak ziren erromatar armadarentzat,<ref name="ae">{{erreferentzia |izena=Itziar |abizena= García Soto |url=http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Antzinako%20Erroma.pdf | izenburua= Antzinako Erroma | argitaletxea= Latina/Kultura Klasikoa, DBHKo 3.eta 4.maila, klasikoa.eimakatalogoa.eus| sartze-data=2021-1-13}}</ref> baina Erromak jasotzen zituen kanpaina militarretako onurarik handienak.<ref name="martinez">{{erreferentzia |izena=Aritz |abizena= Martinez Errondosoro |url=https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/21234/TFG_MartinezErrodonsoro.pdf?sequence=2 | izenburua=Cuestión itálica y la Guerra de los aliados | argitaletxea= Historiako Gradu Amaierako Lana, 2014-2015; zuzendaria: Antonio Dupla Ansuategui, addi.ehu.es | sartze-data=2021-1-13}}</ref>
 
[[K.a. 95]]ean, Licinia Mucia legea onartu zen, erromatar hiritartasuna lortzeko ustez iruzur egin zutenen aurkakoa. Horren ondorioz, italiar ugariri hiritartasuna kendu zitzaien, eta haien nahigabea areagotu zen. [[K.a. 92]]an, [[Marko Livio Druso]] aukeratu zuten [[plebearen tribuno]]. Hark erreforma sorta bat prestatu zuen egoera politikoa baretzeko, adibidez nekazaritzaren erreforma sakona, aristokraziak errefusatu zuena. Horrezaz gain, italiar aliatu guztiei erromatar hiritartasuna eskaintzea proposatu zuen, baina Senatua eta plebea aurka atera ziren.<ref name="martinez"/> K.a. 91ko urrian Druso bere etxean erahil zutenean, italiar aliatuak matxinatu ziren.
 
== Gerraren bilakaera ==